Inmigrazioa eta kultura-anistazuna

Auzotar berriak errazago egokitu eta gizarteratu ahal izateko, honako zerbitzu hauek daude, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako 2018-2022 Plana erreferentziatzat hartuta:

  • Atzerritartasunaren eta nazionalitatearen inguruko orientazioari eta informazioari buruzko aurrez aurreko arreta-zerbitzua: aldez aurretik hitzordua eskatuta elkarrizketa pertsonala egiten da, eta bertan izapide eta egoera jakin batzuei buruzko informazio zehatza lortzen da (lan-baimenak, egoitza-baimenak, atzerritarrak kontratatzea, familia-elkarketak, Espainiako nazionalitatea eskuratzea).
  • Bidelagun laguntza psikosozialeko zerbitzua: gizarte-langileek eta esku-hartze komunitarioko teknikariek (haurrak, emakumeak, immigrazioa) bideratuta, arreta espezializatua eskaintzen zaie migrazio-prozesua traumatikoki jasaten ari diren familiei (maite dituztenengandik bereiztea, errealitate berrira egokitzea, bakardadea, inkomunikazioa).
  • Kulturen arteko bizikidetza sustatzeko programak: jarduera ugari egiten dira udalerriko herritarren jatorri eta kulturen aniztasunari balioa emateko, bai eta diskrimanzio-jarrerei aurre egiteko ere; esaterako, Arraza-bereizkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna (martxoak 21) edo Kulturarteko Topaketaren urteroko ospakizuna.
  • Bizilagun berrien inklusioa bultzatzeko programak: jarduketa ugari ezartzen dira udalerrira bizitzera datozen pertsonak finkatzeko eta integratzeko zailtasunak gutxitzeko; horren adibide dira harrera-gida edo atzerritartasunari eta nazionalitateari buruzko ordenamendu juridikoari buruzko hitzaldi irekiak.

Zerbitzu eta jarduera horien dinamizazioa Facebook eta Twitter sare sozialetan ikus daiteke.