Ingurumena

Ingurumen Saila Udaletxeko 3. solairuan duzu. Sail honek Eibar hiri jasangarriago baterantz igarotzeko bidea erraztea eta bultzatzea du helburu, ekologikoagoa izango den hiria bihurtzeko. Horretarako, hiritarren artean ingurumenarekiko kontzientzia zabaldu eta bermatu nahi da, osasuntsuagoa izango den ingurua eta hiria lortzeko aukera emango duten ekintzen bitartez. Horrek, ezbairik gabe, hiritarren ongizatean eragina izango du. Ahalegina gure ingurunea babestera zuzenduta dago, baita eibartarren bizi kalitatearen alde egitera ere.

Hauek dira gure eginkizunak:

  • Ingurumenaren jarraipena eta kontrol analitikoa.
  • Biodibertsitatearen babesa eta sustapena.
  • Hiritarrei ingurumen-argibideak ematea.
  • Ingurumen sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpainak.
  • Ingurumenarekin lotutako ekitaldi eta dibulgazio-jardunaldiak.
  • Naturaren prebentzioa, babesa eta berreskuratzea.
  • Ingurumen baimenak.
  • Tokiko Agenda 21.
  • Eskolako Agenda 21.
  • Hondakinen kudeaketan laguntzea.
  • Ingurumen araudia.
  • Ingurumenarekin lotutako beste sail eta erakundeekin elkarlana.
  • Babestutako eremuen plangintza, jarraipena eta kudeaketa.

Ordutegia

Ordutegia (urritik ekainera bitartean):

Astelehenetan 09:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara

Asteartetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara

Udako ordutegia (uztailetik irailera bitartean):

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era

 

  • Zinegotzia Alberto Albistegui Zamacola
  • Arduradun teknikoa Vanesa Larrabide García
  • Helbidea Untzaga plaza, 1. 20600 Eibar
  • Telefonoa 943-708408
  • Eposta ingurumena@eibar.eus