Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Energia Ataria

Hemen Eibarko Udaleko ekipamendu eta argiteriaren energia kontsumoari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Eibarko Udala, Debabarrenako Energiaren Eskualdeko Behatokiaren parte da. Behatoki horrek Debabarrenako sei udalerri gipuzkoarrei ematen die zerbitzua (guztira, 73.000 biztanle): Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze.

Sei udalerrietan energiaren kudeaketarako SIE software bat ezarri da (Energia Informazioaren Sistema) eta honek ahalbidetzen du udaleko energiaren fakturazio egokia kontrolatzea, hornidura energetikoen kontratazioa hobetzea, eta udalerrietako eraikin eta argiztapen publikoko koadro guztiak erregistratzea eta horien portaera aztertzea, eskualderako plataforma bakar batean.

Behatokiak, halaber, bizileku- eta zerbitzu sektorearen energia kontsumoen eta berotegi-efektuko gasen isurien datuak erakusten ditu. Datu hauek Udalsarea2030-eko energia eta klimarekin lotutako jasangarritasun adierazleak erabiliz kalkulatu dira.

Sar zaitez Eibarko Energia Atarian

Sar zaitez Debabarreneko Energia Atarian