Irisgarritasuna
Irisgarritasun-aitorpena
Eibarko Udalak webgune hau irisgarri egiteko konpromisoa hartu du, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 1112/2018 Errege Dekretuak dioen bezala.
Betetze-egoera
Webgune hau partzialki bat dator 1112/2018 Errege Dekretuak dioenarekin, jarraian adierazten diren salbuespenengatik eta adostasun ezengatik.
Irisgarria ez den edukia
Jarraian adieraziko den edukia ez da irisgarria arrazoi hauengatik:
- PDF formatuan dauden dokumentu batzuk ez dituzte irisgarritasun-arauak betetzen; hala ere, kasu batzuetan badaude araua betetzen duten HTML testu-formatuko aukerak.
-
Neurriz kanpoko karga. Ez da aplikatzen.
-
Aplikatu beharreko legeriaren barruan sartzen ez den edukia:
- Webgunearen antzinatasunagatik eta argitaratutako dokumentu-bolumenagatik, egon litezke 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako PDF formatuko edo beste formatu batzuetako dokumentuak, bai eta HTML formatuko orriak ere, irisgarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituztenak.
Irisgarritasun-aitorpen honen prestaketa
Aitorpen hau 2020ko ekainaren 8an prestatu da.
Irisgarritasun-aitorpen hau prestatzeko erabili den metodoa Eibarko Udalak berak egindako autoebaluazioarena izan da.
Aitorpenaren azken berrikuspena: 2020ko ekainaren 8a.
Oharrak eta harremanetarako datuak
Egin ditzakezu irisgarritasun-betekizunei buruzko komunikazioak (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua) harremanetarako inprimakiaren bidez, adibidez:
- Webgune honek egin dezakeen edozein ez-betetzeren berri ematea.
- Edukira heltzeko dituzun zailtasunak azaltzea.
- Webgunearen irisgarritasunari buruz egin nahi duzun beste edozein kontsulta edo hobekuntza-iradokizun egitea.
Zure komunikazio horiek Eibarko Udaleko Alkatetzak jasoko eta tratatuko ditu.
Aplikatuko den prozedura
Informazio irisgarria eta kexak eskatzeko prozedura, 1112/2018 Errege Dekretuaren 12. artikuluan jasotakoa, eskaera orokorra izapidea erabiliz has daiteke.
Aukerako edukia
Webgune hau:
- Irisgarritasunari dagokionez, indarrean dauden estandarretara eta araudietara egokituta diseinatu da, Web Edukiaren Irisgarritasunerako Gidalerroek (WCAG 2.1) zehaztutako 2. lehentasuneko egiaztapen-puntuak (AA) betez.
- UNE-EN 301549 v1.1.2:2015 arauak esandako baldintzak betetzen ditu, 1112/2018 Errege Dekretuaren salbuespenak aintzat hartuta.
- Mahaigaineko gailuetan, tabletetan nahiz eskuko telefonoetan ondo ikusteko diseinatuta dago.
- HTML5 lengoaia eta CSS3 estilo-orriak erabiliz diseinatu da.
- Javascript ez-intrusiboarekin erabiltzeko diseinatuta dago, eta zure nabigatzaileak hori eduki ez arren, horren aukeran dagoena erabiltzeko modua ematen dizu.
Testuaren tamaina
Testuaren tamaina aukerakoa da, erabiltzaileak letra handiagoko testuak nahi baditu alda ditzan. Normalean, teklatuko Ctrl+ (control gehi) erabiltzen da tamaina handitzeko eta Ctrl- (control minus) txikitzeko.
Orrialdeen egitura
Orrialde guztiek formatu berdina izan dezaten dago diseinatuta, horrela edukia ezagutzeko modua errazteko eta laguntza behar duten erabiltzaileek nabigazio errazagoa izateko.
Orrialdeek, orokorrean, zati hauek dauzkate:
- Goiburua, hasiera orrirako lotura, hizkuntza-aldaketa eta bilaketarako aukera.
- Nabigazio-menua, webgunearen atal nagusiekin
- Edukien zatia, hau ezberdina izango da aurkezten den orrialdearen arabera: orrialde nagusia, barruko orrialdea, micro-sitea, bilatzailea,...
- Webgunearen oina, udal honen harremanetarako informazio orokorra barne.
Lasterteklak
Webgune honek sarbide azkarreko tekla hauek ditu, atal garrantzitsuenetan errazago nabigatzeko:
Teklak | Helburua |
---|---|
0 | Irisgarritasun-aitorpenera joan |
1 | Atariaren orrialde nagusira joan (www.eibar.eus) |
2 | Orrialdearen edukira joan |
3 | Webgunearen mapara joan |
4 | Lege-oharrera joan |
6 | Nabigazio menu nagusira joan |
9 | Harremanetako orrialdera joan |