Eibarko Udala

Alkatea

Eibartar hori:

Ongi etorri Eibarko Udalaren webgunera. Bertan, udal kudeaketari buruzko informazio guztia ezagutu, eta gurekin egin nahi duzun edozein administrazio-izapide aurkitu ahal izango duzu.

Eibartarrok ezaugarri nabarmen bat dugu, eta da gure herriarekiko inplikazioa, eibartar izateak ematen digun harrotasuna eta elkartasun- eta partaidetza-kultura. Horregatik, hemen aurkituko dituzu gurekin harremanetan jartzeko bitartekoak eta erremintak, Udaletik are gertuago egoteko eta, guztion artean Eibar eraikitzen jarraitzeko, bertan bizi, lan egin eta gure gizarte- eta kultura-esparruaz gozatu nahi baitugu.

Bere kokapenagatik eta duen merkataritza, industria, kultura- eta gizarte-aberastasun eta -aniztasunagatik, Eibar erreferentziazko herri bat da, ez bakarrik eskualdearen ikuspegitik, baita lurraldearen eta Erkidegoaren ikuspegitik ere. Horregatik, Udalari eta herriari buruzko informazio guztia argi eta garbi helarazi nahi dizugu.

Espero dut hemen aurkituko duzula Udalaren aldetik behar duzun guztia, eta gogoan izan Udalaren ateak beti  irekita daudela zuri laguntzeko.

Alkatea, Jon Iraola Iriondo