Eibarko Udala

PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa

Tramiteak egiteko edo informazioa eskatzeko orduan, udal osorako leihatila bakar legez diharduen udal zerbitzua.

Non dago?

Pegora, Eibarko udala

Udaletxean (Untzaga Plaza), beheko solairuan.

Jendeari aurrez aurreko arreta emateko ordutegiak:

Astelehenetik asteazkenera: goizez 8:30-14:00. Arratsaldez: 15:00-19:00. Ostegun eta ostiraletan: 8:30-14:30. 

Apirilaren 16an bulegoa itxita egongo da arratsaldean.

Ekainaren 23an bulegoa 08:30etatik 13:00tra egongo da zabalik.

Hitzordua Pegoran: Ez da derrigorrezkoa izango, baina arreta jasotzeko eguna eta ordua erreserbatu nahi badituzu, Internet bidez edo 943708400 telefonoan eska dezakezu.

UDAKO SASOIAN:

  • Uztailaren 1etik irailaren 30era: goizean bakarrik, 8:30-13:30.

Honako hau gogorarazten da:

  • Inprimakiak eskuratzeko, beharrezko dokumentazioa ezagutzeko eta egin nahi duzun izapideari buruzko informazioa eskuratzeko, Udalaren web orrian kontsulta dezakezu (www.eibar.eus.), 'Tramiteak eta Zerbitzuak' atalean.

Arreta telefonikoa. 010 / 943708400 telefonora deitzeko orduak:

  • Astelehenetik asteazkenera: 8:00-19:00. Ostegun eta ostiraletan: 8:00-15:00.
  • Apirilaren 16an bulegoa itxita egongo da arratsaldean.
  • Ekainaren 23an bulegoa 08:30etatik 13:00tra egongo da zabalik.
  • UDAKO SASOIAN: Uztailaren 1etik irailaren 30era: goizean bakarrik: 8:00-14:00.

    Tramiteak

    Tramiteak edo jardunbideak, etorri eta berehala egingo ditugu.

    • Biztanleen Erroldako ziurtagiriak.
    • Ordaindutako erreziboen frogagiriak.
    • Udalari bidali nahi dizkiozun idatziak eta eskaera guztiak erregistroan sartuko ditugu.
    • Beste administrazioetara bidali behar dizkiozun idatzi guztiak ere Pegoran erregistratuko ditugu.
    • Kejak, abisuak eta iradokizunak jaso.

    Udalarekin zerikusia duten gauza guztien inguruko informazioa edo argibidea emango dizugu.

    • Egin behar duzun hori nola egin behar duzun esango dizugu (obretako lizentziak, ziurtagiriak, nitxoak denbora gehiagoan edukitzeko eskaerak, erreziboak helbideratzea...). Dokumentazioa ekartzeko epeari buruz ere jakinaren gainean utziko zaitugu. Horretarako behar dituzun paperak ere han izango dituzu.
    • Dauden diru-laguntza, beka, ikastaro eta gainerako jardun guztiei buruzko argibideak emateko prest gauzkazu.

    010 / 943708400 Telefonoz emango dizugun informazioa:

    Deitu 010 telefonora, behar duzun agiria eskatu eta zure etxean bertan jasoko duzu ezer pagatzeke. Hona hemen:

    • Biztanleen Erroldako ziurtagiriak.
    • Ordaindutako erreziboen frogagiriak.
    • Ordainketetarako, banku edo kutxahelbideraketaren aldaketak eta baita helbide fiskalarenak ere.

    Udal tramite guztien berri eta baita behar dituzun paperen berri ere. Telefonoz eskatu eta zure etxera bidaliko dizkizugu eskaera orriak eta bete behar dituzun paperak betetzeko jarraibideak.