Ikastaroak, lehiaketak eta tailerrak

Lehiaketa: Aratosteetan ondoen apaindutako taberna (2019)

Eibarko Udalak “Aratosteetan ondoen apaindutako taberna” lehiaketarako deia egiten du.

Gehiago irakurri

Lehiaketa: Aratosteetako kuadrillen kalejira (2019)

Aratoste zapatu goizean kuadrillen eta familien ilusio eta lanari esker sortzen den jai-giro politari distira eman nahian, Eibarko Udalak kuadrillen arteko desfile-lehiaketa antolatu du.

Gehiago irakurri

Zure mobila ezagutzen

Ikastaro honetan, gure telefono mugikorrak erabiltzen jakiteko prestatuko gara. Pantaila, argazki-kamera, aplikaziorik garrantzitsuenak konfiguratzen ikasiko dugu eta arazoak eta zalantzak argituko ditugu. Gure telefonoarekin autonomoak izaten lagunduko digu, azken finean. Mugikorrek Android sistema izan beharko dute.

Gehiago irakurri

Ekin Autodefentsa Feministari!

Zer dira eraso sexistak? Nola pairatzen ditugu? Zeintzuk dira gure bizipenak honen aurrean?Nola identifikatu erasoak? Emakumeok pasibotasunaren ideian hezten gara eta babes beharra dugun pertsonak garela sinesten dugu. Ideia hori hautsi eta gure buruak aitortu, egoeraz jabetu eta boteretzeko autodefentsa feminista lehenesten dugu.

Gehiago irakurri

Ikastaroa: Gure buruaren jabe.

Feminismoan trebatzeko ikastaroa da. Feminismoak jendarte eraldaketari egindako ekarpen eta proposamenak ezagutzeko, baita mugimendu feministan parte-hartzeak dituen onurak eta ekarpenak ezagutzeko ere

Gehiago irakurri

ME PONES… FLAMENCA: Komunikazio Tailerra

“Me pones flamenca” komunikazio tailerrak espazio bat bultzatu gura du bitartekoak partekatzeko beste emakume batzuekin, munduan lotsa barik ibiltzeko. Esaerak ikasiko ditugu elkarrekin, “jaleo” izeneko dantza andaluziarra, kantuak eta mugimenduak, gorputz eta emozio aldetik arte honen bidez ahaldundu gaitezen.

Gehiago irakurri

Nire barruko etxerako bidaia: Zer behar dut zoriontsua izateko?

Ikastaro honetan, gure sentimenduekin eta beharrekin harremanetan sartuko gara. Eta, hortik aurrera, era zintzoagoan komunikatzen ikasiko dugu. Bai gure buruarekin, bai harremanak ditugun pertsonekin

Gehiago irakurri

Batera Ibil gaitezen: Espartin-Tailerra

Emakumeei zuzendutako tailer honetan ahalduntzea landuko dugu, maila pertsonalean zein kolektiboan; eta horretarako sareak ehunduko ditugu, beldurrak kendu, sormena eta autoestimua sustatu … eta bitartean, birziklatutako materialez, espartinak egiten ikasiko dugu.

Gehiago irakurri

Sormen eta mugimendu tailerra. Musikala sortzen

Eibarko Udalak Arte Eszenikoen inguruan tailerra antolatu du antzerki eta musikalaren mundu ikusgarrian murgiltzeko, haurren gaitasunak eta doaiak garatuz ondo pasatzen duten bitartean.

Gehiago irakurri

Robotika LEGO Mindstorms EV3

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotika LEGO Mindstorms EV3 tailerretan izena emateko epea 2019ko otsailaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Gehiago irakurri