Kakorratz-lana tailerra: autozaintza, ahizpatasuna eta jabetzea korapiloen bitartez (2026-01)
Ikastaro-proposamen honetan kakorratz-lana izango da gure aitzakia espazio ziur, intimo eta lasaia eraikiz, pixkanaka, barrutik kanporako norabidean autozaintza, jabetzea eta ahizpatasuna lantzeko.
Helburuak: autoestimuaren hobekuntza eta ahalduntze-prozesuan babesa jasotzea; komunitateko emakumeen arteko ahizpatasun-sareak sortzea; historian zehar ezeztatu zaigun espazio publikoaren konkista egitea, gure arbasoek egiten zutena ohoratuz eta gure nahi eta beharrak, emakume bezala, aldarrikatuz.
Edukiak: kakorratz-lana eta talde lana; kakorratz-lana eta ehunketaren inguruko ekintza sortzailea.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.
Nork emango duen: Oihana Merino Cabrera.
Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakumeak.
Non eta noiz: Andretxea. 2026ko urriak 6 eta 20, azaroak 3 eta 17 eta abenduak 1 eta 15.
Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.
Ikastarora ekarri behar den materiala: Ez dute materialik ekarri behar.
Ikastaroaren prezioa: 26,58 €.
Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.
Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.
Ikastaroaren hizkuntza: euskara.
Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:
https://formularioak.eibar.eus/eu/kakorratza2026-01
Kudeaketa-arauak:
Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25ean.
Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.
Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da:
- Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio.
- Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
- Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte.
Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.
Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.
Oharrak:
Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:
- Kakorratz-lana tailerra: autozaintza, ahizpatasuna eta jabetzea korapiloen bitartez tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.
Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.