Eibarko Udala

Askatzen diren gorputzak, ahalduntzen diren emakumeak (2026-01)

Tailer honetan prozesu fisiko eta arteterapeutiko bat egin nahi dugu, kultura patriarkala parte-hartzaileen gorputzean nola inskribatu den identifikatzeko, gugan txertatuta geratu diren aginduetatik askatzearren.

Bizipen-tailer bat izango da batez ere, eta ahizpatasun-espazio bat sortuko dugu bertan. Gorputz mugimendua, ahotsa, adierazpen plastikoa, idazketa, isiltasuna eta hitza erabiliko ditugu gugan bizi den barne jakinduria berreskuratzeko, ahalduntzen eta askatzen gaituen begirada feminista eta intersekzionaletik.

Helburuak: emakumeen arteko elkartasun-gune bat sortzea; zer genero-aginduk hertsatzen eta mugatzen gaituzten identifikatzea; geure bizitzei buruzko agentzia-gaitasuna eta autonomia garatzea; patriarkatua gure gorputzetan nola inskribatzen den eta gure bizi-esperientzia nola baldintzatzen duen ulertzea, eta gorputz- eta barne-jakinduriarekin berriro konektatzea, ezagutza- eta eraldaketa-iturri gisa.

Edukiak: patriarkatuaren definizioa eta hainbat patriarkatu mota; gorputzean inskribatutako indarkeria matxisten mapa; ahalduntzea eta ahizpatasuna; despatriarkalizazio-prozesua gorputz-adierazpenaren eta mugimenduaren bidez; agentzia-gaitasunaz jabetzea prozesu arteterapeutiko feminista baten bidez, eta hitzen zirkulua esperientziak partekatzeko eta jakintzak bideratzeko.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango duen: Sandra Arroyo Cruz.

Hartzaileak: interesa duten 18 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz: Andretxea. 2026ko azaroak 20 eta 21.

Ordutegia: ostiralean 16:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Arropa erosoa. Ahal bada, manta eta meditazio-kuxina. 

Ikastaroaren prezioa: 21,86 €.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula ordainketa bakar batean kobratuko da, ordainagiria helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8, eta gehienez 15.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania. 

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2026ko irailaren 1etik 23ra (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki esteka honetan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/askatzen2026-01

Kudeaketa-arauak: 

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxienekora, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus) irailaren 25ean.

Matrikularako izena eman dutenen kopuruak ezarritako gutxieneko ikasle-kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Gizartekintzan (Berdintasun Zerbitzua) egingo da, irailaren 25ean, 09:00etan. Era honetan egingo da: 

  • Zozketa egin aurretik ikastaroan izena eman duten pertsona guztien zerrenda bat egingo da alfabetoaren arabera ordenatuta; bakoitzari zenbaki bat emango zaio. 
  • Zaku baten sartuko dira zenbaki guztiak eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Aukeratutako pertsonak zenbaki horretatik aurrerako zenbakiak dituztenak izango dira, ikastaroa emateko dauden leku guztiak bete arte. 

Onartutakoen izenekin zerrenda bat egingo da, PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo dena irailaren 25etik aurrera.

Onartutakoen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak: 

Aurrematrikularen onarpenaren abisua jaso ondoren, behin betiko izen-ematea egin behar da, dokumentazio hau aurkeztuz ikastaroaren lehen egunean:

  • Askatzen diren gorputzak, ahalduntzen diren emakumeak  tailerrean izena emateko inprimakia, behar bezala beteta, eta sinatuta.

Informazio gehiago: 943 54 39 38 telefonoan.