Asier Errasti Eibarko Film Laburren Lehiaketa (2023)
Eibarko Udalak eta Plano Corto elkarteak Asier Errasti Eibarko XXIV. Film Laburren Jaialdirako deia zabaldu dute.
1.- PARTE-HARTZAILEAK
- Parte hartu ahal izango dute Espainian jaio edo bizi diren film laburren egileek.
- Parte hartzen dutenek egindako film laburra 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerakoa izan behar da.
- Aurreko edizioan parte hartu duten lanak ezin izango dira berriz ere aurkeztu.
- Ez dira onartuko komunikazio kanpainak, ez eta izaera komertziala duten filmak.
- Film laburraren produkzio urtea amaierako tituluetan azaldu behar da.
2.- ATALAK
Lehiaketak 2 atal ditu: fikzioa eta animazioa.
3.- IZEN-EMATEA ETA LABURMETRAIAREN IGOERA
3.1.- Izen ematea:
Izen-ematea elektronikoki egin behar da: sakatu beheko loturan.
Lehiaketan parte hartu nahi duten pertsonek eta elkarteek formularioa elektronikoki bete beharko dute eta eskaerari dokumentu hauek erantsi:
- Film laburraren sinopsi txiki bat (bi lerrotan).
- Film laburraren fotograma bat esku-orrirako.
- Film laburraren fitxa teknikoa.
Ez dago mugarik, ez aurkeztutako lan-kopuruan ezta jorratutako gaietan ere.
Lan bakoitzeko eskaera bat egin beharko da.
3.2- Laburmetraiaren igoera:
Filma izena ematen den leku beretik edo Vimeo webgunetik igoko da.
Film originala MP4 formatuan jaitsi ahal izan behar da.
Laburmetraia igotzeko bi aukera daude, izena ematen den leku beretik edo Vimeo-tik:
Izena ematen den leku beretik:
- Film laburra igotzeko, leiho berri bat irekiko da, non laburmetraia igo beharko da.
- Filma aukeratuta eta igota, leiho hau itxi beharko da.
- Berriz ere eskaera orrira bueltatu eta “Artxiboa igo dut” klikatu beharko da eta formularioa betetzen jarraituko da eta beharrezkoa den dokumentazioa eransten.
Vimeo:
- Era pribatuan igo beharko dira film laburrak, sarrera mugatuarekin eta pasahitza erabilita. Esteka eta pasahitza izena emateko formularioan adierazi beharko dira.
Lanak aurkeztu behar dira euskaraz, gazteleraz edo hizkuntza horietako batean azpititulatuta.
Gehienez jota, eta kredituak barne, 20 minutu 00 segunduko iraupena izango dute lanek.
2022ko urtarrilaren 1a baino lehen egindakoak ezin dira aurkeztu.
4.- EGUTEGIA
- Izen-ematea: 2023ko maiatzaren 15etik uztailaren 14ra.
- ASIER ERRASTI Eibarko XXIV. Film Laburren Jaialdia: 2023ko azaroaren 6tik 11ra.
- Erabakiaren jakinarazpena eta sari-banaketa: 2023ko azaroaren 11n.
5.- EPAIMAHAIA
Lehiaketarako bereziki izendatutako epaimahaiak erabakiko du zein lan aurkeztuko diren.
Epaimahaiaren erabakia bi aste lehenago jakinaraziko zaie sarituei.
Zalantzaren bat izanez gero, epaimahaiak erabakiko du zer egin; lanak jaialdiaren barruan zein hurrenkeratan erakutsiko diren ere epaimahaiak erabakiko du. Erabaki horiek apelaezinak izango dira.
6.- PROIEKZIOAK
Hautatutako lanak ASIER ERRASTI Eibarko XXIV. Film Laburren Jaialdiaren barruan erakutsiko dira 2023ko azaroaren 6tik 11ra, Eibarko Coliseo antzokian.
7.- SARIAK
Sariak honako hauek izango dira:
- LEHEN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa): 700 €.
- BIGARREN SARIA Javier Aguirresarobe (fikzioa): 500 €.
- Euskarazko film laburrik onena: 700 €.
- Animaziozko film laburrik onena: 700 €.
- Eibarko film laburrik onena: 200 €.
Sarituak zeintzuk izan diren 2023ko azaroaren 11n egingo den amaierako ekitaldian jakinaraziko da. Derrigorrezkoa izango da egilea edo haren ordezkariren bat bertan egotea.
Epaimahaiaren ustez lanek nahikoa kalitaterik ez badute, sariak eman gabe geratuko dira.
8.- OHARRAK
Antolatzaileek uste dute parte-hartzaileek aurkezten dituzten obrak erakusteko eskubideak dituztela. Nolanahi ere, oinarri hauek haustea dakarren edozein erantzukizunetatik salbuesten dira antolatzaileak.
Bidalitako lanak Eibarko Udaleko Artxiboan eta Plano Corto Kultur Elkartean gordeko dira, kultura- eta prestakuntza-kanaletan zabaltzeko, eta merkataritza- edo irabazi-arrazoiengatik jendaurrean erakutsiko ez direla bermatuko da.
Parte-hartzaileek lanen emisio-eskubideak lagatzeko konpromisoa hartzen dute, Jaialdirako eta Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak antolatutako irabazi-asmorik gabeko beste jarduera batzuetarako.
Lehiaketara obrak aurkezteak oinarri hauek erabat onartzea dakar.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Lehiaketaren oinarriak Ikusi | Deskargatu ( ![]() |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Egin tramitea internet bidez Egin tramitea internet bidez |