Next Generation EU berreskurapenerako funtsen dirulaguntzak
Europako Kontseiluak, COVID-19aren pandemiak sortutako egoera ekonomikoaren ondorioz, NEXT Generation EU plana sortu zuen 2020ko uztailaren 21ean. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen plan honek 750. 000 milioi euro onartu ditu Europarako eta horietatik Espainiari 140.000 milioi euro eman dizkio. Tresna honekin pandemiak sortutako ondorio ekonomiko eta sozialak arintzea espero da.
Espainiak 2026ra arte trasnferentzia eta mailegu gisa jasoko duen kopuru ekonomikoa hobeto koordinatzeko, “Espaina puede” izeneko Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientziaren Plana (PRTR) sortu da, 110 inbertsioz eta 102 erreformaz osatua.
Planaren bidez helburu hauek lortu nahi dira: Espainiako ekonomia berreskuratzea eta modernizatzea, 800.000 lanpostutik gora sortzea, familien errentaren banaketan dagoen desberdintasuna murriztea, eta sare nazional osoa indartzea, lurraldeko aktibo finkoen biztanleria hobetuz.
2021-2023 urteetan 70.000 milioi inbertituko dira, ondorio zuzena izango dutenak Espainiako ekonomian eta enpleguan. Kopuru hori arlo hauetan banatuko da: % 39 trantsizio ekologikoan, % 28 eraldaketa digitalean, % 10,5 hezkuntzarekin eta formakuntzarekin lotutako politiketan eta % 7 zientzia, ikerkuntza eta garapenaren arloan.
Espainiako Gobernuko Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dirulaguntza ezberdinak daude: garraio eta mugikortasun arloko dirulaguntzak, etxebizitzarako eta hirigintza-berroneratzeko dirulaguntzak eta Toki-erakundeen Eraldaketa Digitala eta Modernizazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia.
Garraio eta mugikortasun arloko dirulaguntzak
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa (MITMA) arduratzen da Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean (PRTR) jasotako garraioari eta mugikortasun jasangarri eta digitalari buruzko gaiak gauzatzeaz.
Ekimen honen barruan, sailak inbertsio-plan bat aktibatu du berreskuratze-funts europarren kargura, emisio txikiko eremuen ezarpena bizkortzeko; garraioa zero emisioko jarduera bihurtzeko eraldatze-prozesua sustatzeko; hiri- eta metropoli-inguruneetan ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko, garraio kolektiboa eta mugikortasun aktiboa lehenetsiz; eta, azkenik, garraio-zerbitzu publikoen digitalizazioa bultzatzeko.
Etxebizitzen eta hiri-berroneratzearen arloko dirulaguntzak
Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa (MITMA), halaber, eraikin publikoak eta hiri-inguruneak birgaitzeari buruzko gaiak gauzatzeaz arduratzen da, zeinak PRTR Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasota baitaude.
Ekimen horren barruan, sailak inbertsio-plan bat aktibatu du berreskurapen-funts europarren kargura, efizientzia energetikoa indartzeko eta eraikuntzaren eta higiezinen sektorea suspertzeko; izan ere, arlo horrek gaitasuna du ekonomia deskarbonizatzeko, finantza-tresnak berritzeko, lanpostuak sortu eta gizarte-kohesioa sustatzeko eta hiri- eta landa-inpaktua eragiteko.
Toki-erakundeen Eraldaketa Digitala eta Modernizazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia
Espainiako Lurralde Politikako Ministerioak, Europako funtsak kudeatzeko onartutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan, 2022an, toki-erakundeen Eraldaketa Digitala eta Modernizazioa bultzatzeko dirulaguntzen deialdi bat onartu zuen, zenbait lerro finantzatzera bideratua: Herritarrei Zuzendutako Administrazioa, Eragiketa Adimendunak, Datuaren Gobernantza, Azpiegitura Digitalak eta Oinarrizko Zerbitzuen Interoperabilitatea.
Liburutegietako funtsak berritzeko edo/eta handitzeko dirulaguntzen deialdia
Informazio gehiago:
-
Etxebizitzararen eta hirigintza-berroneratzearen arloko dirulaguntzak
-
Toki-erakundeen Eraldaketa Digitala eta Modernizazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdia
-
Liburutegietako funtsak berritzeko edo/eta handitzeko dirulaguntzen deialdia
Azken eguneratze-data: 2024ko urtarrilaren 19a