Garraio eta mugikortasun aldeko dirulaguntzak
Eibarko Udalak deialdi honetara aurkeztu du Ubitxa eta San Kristobal kaleen arteko bi igogailuren instalazioa. Igogailuetako bakoitza modu independentean kontsideratu da.
Jarduera hauen helburua da Ubitxa eta San Kristobal inguruaren irisgarritasuna hobetzea igogailu publikoak eraikiz, eta herriaren erdigunearekiko oinezkoen konexioa hobetzea. Igogailuek Ubitxa eta San Kristobal kaleak lotuko dituzte, 20,30 m-ko desnibela gaindituz; izan ere, toki horretara joateko oinezkoek eskailera publikoak igo behar dituzte.
1. igogailua Ubitxa eta San Kristobal artean
1. igogailua Ubitxa kaleko 2 eta 8 zenbakien artean jarriko da. Igogailu honek, 9,80 m-ko desnibela gainditzen duenak, Ubitxa kalean izango du beheko geralekua eta goikoa 155 m-ko kotara; tarteko geraleku bat ere izango du Ubitxa kaleko 2 zenbakian. Tarteko eta goiko geralekuetatik bi pasarela abiatuko dira 6,71 eta 26,48 m-ko luzerakoak, hurrenez hurren.
Igogailuak 1.000 kg/13 pertsonako ahalmena izango du. Pasarelak 2.09 m-ko zabalera izango dute.
Egun, proiektu honen eremuan, atarietara eskailera publikoetatik iristen da. Egitasmo honekin konpondu egingo da Ubitxa kaleko 2 zenbakiko eta goiko aldeko eraikinen irisgarritasuna.
Enpresa adjudikazioduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Adjudikazioaren aurrekontua: 586.897,20 euro (BEZa barne).
Obra-zuzendaritza: INJELAN SL.
Obra-zuzendaritzaren aurrekontua: 38.115,00€ euro (BEZa barne).
Obrak egiteko epea: 2021eko azaroaren 23tik 2023ko otsailaren 6ra arte.
NEXT Funtsen dirulaguntza obra honetarako: 536.235,88€
2. igogailua Ubitxa eta San Kristobal artean
2. igogailua Ubitxa kaleko 4. eraikinaren ondoan jarriko da eta 1. igogailuaren goiko pasarelaren amaieratik gertu. Igogailu honek 9,70 m-ko desnibel bat gainditzen du eta beheko geralekuaz gain beste hiru geraleku izango ditu: Bat Ubitxako 6 eta San Kristobaleko 21 zenbakietako atarietara iristeko, beste bat San Kristobal 19 zenbakirako eta Ubitxako 4-Kanp. zenbakirako, eta azkenean hirugarrena 18,61 m-ko luzerako pasarela bat San Kristobal kaleko espaloira iritsikoa dena; gainerako geralekuetan ez da pasarelarik behar.
Igogailuak 1.000 kg-ko ahalmena izango du 13 pertsonako. Pasarelak 2.09 m-ko zabal izango dira.
Egun, proiektu honen eremuan, atarietara eskailera publikoetatik iristen da. Proiektu honekin, Ubitxa kaleko 4. Kanp. eta 6 zk.ko atarietara eta San Kristobal kaleko 19 eta 21 zenbakietako atarietarako irisgarritasuna konpontzen da.
Pasarelarekin baita ere konpontzen da San Kristobal auzoko goialdearekiko konexioa.
Enpresa adjudikazioduna: OBRAS ESPECIALES EDIFICACIÓN E INFRAESTRUCTURAS, S.A.U.
Adjudikazioaren aurrekontua: 936.209,78€ euro (BEZa barne).
Obra zuzendaritza: INJELAN SL.
Obra-zuzendaritzaren aurrekontua: 51.425 euro (BEZa barne).
Obren hasiera: 2023ko ekainaren 13a
Aurreikusitako obra-amaiera: 2024ko maiatza
NEXT Funtsen dirulaguntza obra honetarako: 713.369,12€
NEXT Funtsek diruz lagundua, guztira: 1.249.605€