NANren eta Pasaportearen bulegoa

2018ko urtarrilaren 11tik Eibarren bulego bat dago Nortasunaren Agiri Nazionala eta Pasaportea lortu edo berrizteko. Bulegoa Udaletxeko beheko solairuan kokatzen da, Eibarko Udalaren eta Estatuko Administrazioaren arteko akordio bat lortu ondoren.

Aldez aurreko hitzordua 

Eibartarrek edo hurbileko biztanleek aurretiko hitzordua erreserbatu ahal dute. Jendearentzako ordutegia astelehenetik ostiralera izango da 08:30etik 14:00etara.

Aurretiko hitzordua 060 telefono zenbakira deituta eska daiteke eta Internet bidez webgune honetan: https://www.citapreviadnie.es/citaPreviaDni/. Gainera, webgune honetan eskuragarri dago bi agirien gaineko informazioa: www.interior.gob.es/web/servicios-al-ciudadano/dni.

Bulegoa Udaletxeko beheko solairuan (Untzaga plaza, 1) kokatuta dago.

Lehen fasean, aurretiko hitzorduaren bidez eskatutako gestioak hartuko dira; beraz, premia edo urgentzia handiko kasuetan, Donostiako edo Irungo bulegoetara jo beharko da eta han dokumentuen bidez justifikatu beharko da kasuaren urgentzia, artatua izateko.

Eibarko bulego berriarekin, Euskal Autonomia Erkidegoak bederatzi leku ditu dagoeneko NANa eta Pasaportea lortu edo berrizteko: bost Bizkaian (Bilbo, Basauri, Barakaldo, Getxo eta Portugalete), hiru Gipuzkoan (Donostia, Irun eta Eibar) eta bat Araban (Gasteiz).