Informazioaren Segurtasunerako Politika

Eibarko Udalak zerbitzu eta tramite elektronikoak eskaintzen ditu. Informazioaren eta komunikazioen teknologia-sistemek informazio-kopuru handiak tratatu behar dituzte. 

Eibarko Udala, kontziente da sistema horiek arreta handiz administratu behar direla, eta aztertutako informazioaren edo emandako zerbitzuen eskuragarritasunari, osotasunari edo konfidentzialtasunari nahita edo nahi barik eragin diezaioketen kalteen aurrean babesteko neurri egokiak hartu behar direla.  

Eibarko Udalak, Administrazio Elektronikoaren esparruan, informazioaren kalitatea eta zerbitzuak etenik gabe emango direla bermatu behar du, aldez aurretik esku hartuz, edozein gorabehera detektatzeko eguneroko jarduera gainbegiratuz, eta gorabeheren aurrean lehenbailehen erreakzionatuz, ahalik eta azkarren errekuperatzeko. 

Eibarko Udaleko Informazioaren Segurtasun Politika 2019ko otsailaren 15eko Alkatetzaren ebazpenez onartu zen. 

Hemen kontsultatu ditzakezu Eibarko Udaleko Informazioaren Segurtasunarekin erlazionatutako dokumentuak: