Eibarko Udala

Etika eta Gobernu Onaren Kodea

Udal Osoko Bilkurak Eibarko Udalaren lehen Etika eta Gobernu Onaren Kodea onartu zuen 2020ko ekainaren 29an. Kode horren helburua da Udalbatzako hautetsiek bete behar dituzten gobernu onaren betebehar nagusiak finkatzea, bai eta testuan jasotako konpromisoak ez betetzearen ondorioak zehaztea ere. Onartutako dokumentuak PSE-EEren, Eibarko EH-Bilduren eta Elkarrekin Podemosen babesa izan zuen, eta Eibarko EAJ-PNV abstenitu egin zen.

Onartutako Etika eta Gobernu Onaren Kodeak honako hauek jasotzen ditu: tokiko ordezkariek bete behar dituzten jokabide-printzipio eta -estandar orokorrak; betebehar orokorrak; erantzukizun publikoen egikaritza; interes-gatazkak; bai eta gobernu onaren printzipioak ere tokiko ordezkarien jardunean eta prestazio eta baliabide publikoen kudeaketari dagokionez; eta hautetsiek bete beharreko erantzukizunak eta konpromisoak, kalitate instituzionaleko politika gauzatzeko Eibarko Udalean.

Etika eta Gobernu Onaren Kodeari atxikitzea

Agiri horri banaka atxikitzea berariazkoa eta nahitaezkoa da gobernu-erantzukizunak dituzten ordezkari politikoentzat, bai eta alorreko zinegotzi ordezkarien aholkularitzari esleitutako behin-behineko langileentzat ere. Gobernu-erantzukizunik ez duten gainerako udal ordezkari politikoentzat, berriz, atxikimendua borondatezkoa izango da.

Etika eta Gobernu Onerako Batzordearen sorrera

Era berean, agirian ezarritako betebeharren jarraipena egiteko, Etika eta Gobernu Onerako Batzordea sortzea onartu da. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Langileriaren eta Antolaketaren arloan eskumena duen zinegotzigoaren titularra; horixe izango da batzordeburu; Eibarko Udaleko talde politiko bakoitzeko ordezkari bat; Eibarko Udaleko idazkari nagusia; eta Langileriaren eta Antolaketaren arloan eskumena duen zuzendaritzako titularra. 

Eibarko Udalaren Etika eta Gobernu Onaren Kodea