Eibarko Kontsumitzaileen Informazio Udal Bulegoa (KIUB)
Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) Eibarko kontsumitzailea informatzeko, orientatzeko eta defendatzeko udal-zerbitzua da.
Bulego honek Kontsumobiderekin (Kontsumoko Euskal Institutua) koordinatuta eta lankidetzan dihardu, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babes eraginkorra bermatzeko.
KIUB itxita egongo da maiatzaren 5era arte. Nahi izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu, eta maiatzaren 5etik aurrera erantzungo dizugu. Bitartean, Kontsumobide Gipuzkoara deitu dezakezue hurrengo telefono zenbakira: 943 02 25 47.
Nola eskuratu gure zerbitzuak?
Kontsultak edo erreklamazioak egiteko
Eibarren erroldatuta bazaude
Arreta aurrez aurre ematen da, telefonoz (943 20 38 43) edo posta elektronikoz (omic-kiub@eibar.eus), astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Aldez aurretik hitzordua hartu behar da telefonoaren edo posta elektronikoaren bidez, edo udaletxeko atezaindegira joanda.
Eibarren erroldatuta ez bazaude
Eibarren erroldatuta ez daudenak 943 02 25 47 telefonoan eta kb-gipuzkoa@kontsumobide.eus posta elektronikoan artatuko dira.
Kontsultak eta erreklamazioak online
Halaber, kontsultak eta erreklamazioak telematikoki egin ahal izango dituzu, honako atal hauetan: