Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Udalaren mugikorretarako app edo aplikazioa

Eibarko Udalak, teknologia berrietara egokitzearen eta erabiltzaileen beharrak asetzearen aldeko apustu irmoan, mugikorretarako app edo aplikazio bat jarri zuen martxan 2020ko otsailean, 'Eibarko Udala' izenburupean, herritarrekin duen komunikazioa hobetzeko, herritarrei udal-bizitzan gertatzen den guztiaren gaineko informazio gehiago eta hobea emateko eta erabiltzaileek gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz duten iritzia jasotzeko. Ekimena Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko abenduaren 23an onartutako 2016-2019 Komunikazio Estrategiaren barruan kokatzen da.

Aplikazio berria euskaraz zein gaztelaniaz konfiguratu daiteke, eta hainbat atal interesgarrik osatzen dute. Menu nagusian daude eskuragarri, app-aren behealdean: Albisteak, Agenda, Kexak eta iradokizunak eta Udala.

Horrela, "Albisteak" atalaren barruan, gure hiriko eta, oro har, Udaleko gaurkotasun informatiboa eskaintzen da. Eduki horiek ere eskaintzen dira, orain arte, udalaren www.eibar.eus web orrian.

"Agenda" izenburupean, bigarren bloke batean, erabiltzaileek hirian antolatzen diren kultur ekitaldi eta jarduera guztien eta bestelakoen informazioa eskuratu ahal izango dute, xehetasun bakar bat ere galdu gabe.

“Kexak eta iradokizunak” atalak, bestetik, bide publikoko gorabeherei buruzko abisuak, kexak eta iradokizunak Udalari bidaltzeko eta Udalarekin etengabeko elkarrizketa izateko balioko du. Gainera, aplikazio horrek duen beste abantailetako bat da nahi duten pertsona guztiek gure hirian gertatzen diren gorabehera nagusiei buruzko informazio zuzena eta alertak jaso ahal izango dituztela.

App berriak, beraz, erabiltzaileari aukera emango dio berari eragiten dioten hainbat gairi buruzko informazioa jasotzeko, hala nola kale bat mozteari buruzkoa edo biztanleentzako balizko arrisku bati buruzkoa, adibidez. Aplikazio honen bidez, herritarrak harpidetu ahal izango dira interesatzen zaizkien gaietara, "Ezarpenak" blokearen bitartez, eta, une horretatik aurrera, modu arin, zuzen eta eraginkorrean jakinaraziko zaie udalerriko edozein berrikuntza.

Azkenik, "Udala" atalean, Eibarri, gure hiriari buruzko informazioa eskaintzen da, baita edozein erabiltzailek erabil ditzakeen erakundearen izapide eta zerbitzu nagusiei eta herritarrentzat interesgarriak diren beste udal web orri batzuei buruzko informazioa ere.

Aplikazio berria dagoeneko eskuragarri dago Apple eta Android online dendetan, euskaraz zein gaztelaniaz.