Eibarko Udala

Datu irekiak

Eibarko Udalaren datu irekien katalogoa kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.

Zer dira datu irekiak?

Administrazio publikoak (Udalak kasu honetan) kudeatzen dituen datuak dira, era ireki eta erabilerrazean, herritarren esku jartzea. Edonork aztertu, berrerabili eta zabaldu ditzake datu horiek, eta datu horietatik eratorritako zerbitzu berriak sortu.

Datu ireki horiek ez dute egile eskubiderik, patenterik edota beste inolako kontrol mekanismorik. Herritar edo administrazio batek datuak argitaratzen baditu, munduaren beste muturrean dagoen beste herritar batek irakur ditzake inolako kosturik gabe.

Nola erabili datu horiek?

Datu irekien erabilerak helburu nagusi hau du: herritar nahiz enpresa pribatuek, datu publikoetan oinarrituz, gizartearentzako erabilgarri diren eta balio erantsia emango duten produktuak eta zerbitzuak sortzea. Era guztietako zerbitzu motak garatu daitezke, hasi datuen kazetaritza deiturikotik eta zerbitzu publikoak osatzen dituzten aplikazioetaraino. Informazio publikoa guztien esku dago, eta ordaindu beharreko nahiz ordaindu behar ez diren zerbitzuak sor daitezke.

Nori daude zuzenduak datu irekiak?

Administrazioaren datu publikoak erabiliz, zerbitzu edo produktu berri bat sortu nahi duen edonori zuzenduak daude datu irekiak.

Eibarko Udalaren DATU IREKIEN katalogoa kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.