Administrazio publikoetako komunikazio- eta gardentasun-jardunaldiak

I. edizioko hizlari eta antolatzaileen taldeko argazkia.

Eibarko Udalak jardunaldi bat antolatu zuen 2021eko abenduaren 2an, "Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izenburupean; Coliseo antzokian egin zen, 08:45etik 18:00etara, eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen, erakundearen YouTube kanal ofizialaren bidez.  Halaber, sare sozialetan jardunaldiaren  zabalkundea egiteko  #EibarKomunika traola erabili zen.

Ekimen honekin —“2021-2021 Komunikazioa eta Gardentasuna Plana”ren parte dena—, administrazio publikoek komunikazio eta gardentasunaren alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea nahi izan zen, eta, halaber, erakunde publikoei gai horietan hobetzeko soluzioak proposatzea.

Jardunaldia sektore publikoko komunikazio-profesionalei eta administrazio publikoetako langileei zuzenduta egon zen oro har, bai eta komunikazio instituzionaleko adituei eta irakasleei, komunikazio edo kazetaritzako graduetako ikasleei eta baita gaian interesa duten komunikabideei ere; eta jorratuko ziren gaiak hauexek izan ziren: barne- eta kanpo-komunikazioa, komunikazio politikoa eta instituzionala, sare sozialak, datu irekiak, administrazio-hizkera argia eta udal gardentasuna. 

Jon Iraola Eibarko alkatearen hitzetan, “gaur egun oso gutxi dira administrazio publikoetan egiten diren halako jardunaldi edo kongresuak, eta are gutxiago tokiko erakundeetan”. Horregatik, “jardunaldi honekin, eremu horretako lehenengoa Euskadin, Eibarko Udalak pauso bat aurrerago joan nahi du eta bozgorailu izan, erakunde publiko guztiei komunikazio instituzionalarekin eta udal gardentasunarekin zerikusia duten alderdi garrantzitsuak helarazteko, baita irtenbideak emateko ere, balio-edukiak sortzeko eta, azken batean, gai horietan inspirazio-iturri izateko beste erakunde batzuetarako”.

 Ana Telleria Gobernu Irekiaren Ordezkaritzaren zinegotziak, bestalde, komunikazio korporatibo eta instituzionalean adituak diren funtzionarioei eta adituei gonbidapena egin zien halako jardunaldi batean pare hartzera.