Eibarko Udala

Informazio Publikoa eskuratzeko eskubidearen ardura duen saila

Informazio Publikoa eskuratzeko eskubidearen ardura duen saila Antolaketa eta Pertsonala da.

Horretarako, Gardentasunerako batzordea sortu zen. 

Bertako kideak honako hauek dira:

  • Gobernua Zabalik Ordezkaritzaren arduradun politikoa
  • Idazkaria
  • Langileria eta Antolaketako arduraduna
  • Komunikazio teknikaria

Aipatutako kideen zeregin nagusia da ebazpena lantzea, jasotako informazio-eskaerak eta sail, zerbitzu eta unitateek egindako balorazio-txostenak aztertu ondoren. Beharrezkoa den kasuetan, batzorde horrek elkarlana eskatu ahalko die Udaleko sail, zerbitzu edo unitateei, baita haren mendeko erakunde autonomoei ere.