Parte-hartze prozesuak

Atal honetan, orain arte egindako parte-hartze prozesuei buruzko informazioa aurkituko duzu (Errebal, Matxariatuz, Julian Etxeberria...), baita aurrerantzean Udalak burutuko dituenei buruzkoa ere; aurrekontu-partehartzaileak, adibidez.

Eibarko Udalak parte hartze eredu argi eta zehatz baten aldeko apustua egiten du, eta eibartarren interesekoak diren proiektu eta ekimen zehatzetan oinarrituta lan egiten du, hartzen diren erabakietan proiektu horiek duten benetako eragina ikusi ahal izateko.

Politika, proposamenak egitea eta entzutea da, gizarte osoa erronken, prozesuen eta emaitzen partaide eginez.