Gardentasunerako adierazleak
Erakunde publikoen gardentasun maila neurtzeko "gardentasun indikatzaileak" deiturikoak erabiltzen dira. Elkarte ezberdinak sortzen ari dira gardentasun gaiaren inguruan; Dyntra edo Transparencia Internacional, esaterako. Gure kasuan, Dyntra da Eibarko Udalaren gardentasun maila ebaluatu duen elkarte edo plataforma bakarra. 2018ko urrian argitaratu zuten, lehenengoz, Euskadiko udaletxeen rankinga. Bertan, Eibarko Udala laugarren postuan kokatu zen, % 81,76ko puntuazioarekin.
Dyntraren helburua Gobernu, Administrazio publiko, talde politiko, hautetsien eta gainontzeko eragile sozialen informazio publikoa era dinamiko, eraginkor, garden eta irekian neurtu ahal izatea da.
Hori lortu ahal izateko, adierazle ezberdinak garatu dira, gobernu eta gizatalde bakoitzaren beharrei erantzunez: