Herritarren parte-hartzea

Herritarren parte-hartze prozesuak, auzo bilerak edota kexak, zalantzak eta iradokizunak egiteko atala zure esku.

Zer da parte-hartzea?

Herritarren partaidetza ikaste eta garapen pertsonal eta kolektibo bat da, harremanak, erantzunak eta ekintzak eraldatzeko, pertsona guztiei espazioa eta ahotsa emanez beren ardura eta eragiteko gaitasuna gauzatu dezaten balio publikoaren sorkuntzan.

Herritarren Partaidetzak berekin dakartzan onurak hauek dira, besteak beste:

  • Neurri eta erabaki hobeak hartzeko bidea eskaintzen du.
  • Legitimatu egiten du.
  • Herritarra ondasun erkidean inplikatzen du.
  • Sistema demokratikoa indartzen du.
  • Balioa eta ezagutza sortzen du.
  • Herri Administrazioaren irudia hobetzen du.

Herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikimendua

2017ko otsailaren 27an egindako Osoko bilkurak aho batez onartu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko Udalaren arteko hitzarmena, Eibarko Udala Gipuzkoako lurralde historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzeko. Gertaera horrek aurrerapauso handia suposatzen du gardentasunaren eta parte hartzearen alorrean, zalantzarik gabe.