Eibarko Udala

Zerbitzuen karta

Gardentasunerako Zerbitzua Eibarko Udalaren zerbitzu bat da, Langileria eta Antolaketa sailaren barruan kokatuta dagoena.

Gardentasunaren oinarria da erakundearen jarduerari buruz informazio osoa, egiazkoa eta erabilgarria eskaintzea. Gardentasunaren helburu nagusia da erakundeen zilegitasuna bermatzea eta herritarren konfiantza areagotzea.

Helburu horiek betetzeko, gure zerbitzuak honako funtzio hauek betetzen ditu:

  • Udalaren eremuan gardentasuna sustatzea.
  • Udal Gardentasunaren Atarian komunikazioa gehiago zabaltzea eta herritarrengana hurbiltzea.
  • Prozesu honetan sartzea udal antolakuntza osoa, baita mendeko erakundeak ere.
  • Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea beteko dela bermatzea.

Zerbitzuen karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta, horiek aurrera eramateko, gure gain hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu herritarrei, eta hori guztia etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Misioa:

Eibarko Udalaren Gardentasun Zerbitzuak udal gardentasuna sustatzen eta hobetzen laguntzen du:

  • Publizitate aktiboari dagozkion edukiak argitaratuz.
  • Informazio publikoaren eskaerei erantzuna emanez.
  • Udal sail, zerbitzu eta unitateen artean koordinazioa ezarriz.
  • Gardentasunerako legeak bere osotasunean bete daitezela bermatuz.
  • Bestelako erakunde publiko eta pribatuetako ohitura edo praktikarik onenak kontuan hartuz eta udal barruan horien berri emanez.
  • Gardentasunerako kultura sustatuz, erakundearen barruan zein herritarren artean.

Bisioa:

Eibarko Udala guztiz gardena izan dadin laguntzea eta udal gardentasunarekin lotutako herritarren eskaerei erantzuna ematen jarraitzea, baita haien asebetetze maila hobetzen laguntzea ere.

Gure konpromiso sendoa da gobernu-jarduera gardentasunean eta erantzukizunean oinarritzea, eta legeen eskakizunetara bakarrik mugatu beharrean, haratago joatea. Modu horretan, herritarrek udalarekin duten konfiantza areagotzea lortuko dugu, eta, ondorioz, udalaren eta herritarren arteko harremanak hobetuko direla ziur gaude.

Horrez gain, udal sail, zerbitzu eta unitate guztien inplikazioa izaten jarraituko dugu, herritarrei informazio zehatza modu argian eta ulergarrian emateko eta haien eskaerei modu egokian erantzuteko.

Balioak:

Ondoko balioak dira gure portaeraren eta jardueraren gidari:

  • Gardentasuna
  • Lankidetza
  • Zeharkakotasuna
  • Ulergarritasuna
  • Argitasuna
  • Irisgarritasuna
  • Konfiantza
  • Zabalkundea
  • Gaurkotasuna edo/eta eguneratutako informazioa
  • Efizientzia

Arduradunak

Arduradun politikoa: Ana Telleria Echeverria – Gobernua Zabalik Ordezkaritzako arduraduna

Arduradun teknikoa: Antolaketa eta Langileria Saileko arduraduna

Hainbat datu:             

Telefonoa: 943708400

Faxa: 943708420

Helbidea: Eibarko Udala

                 Untzaga plaza, 1 -  20600 EIBAR (Gipuzkoa)

Helbide elektronikoak: komunikazioa@eibar.eus

                                    pertsonala@eibar.eus

Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/gobernua-zabalik

Bulego-ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00 - 14:00
  • Astelehen arratsaldeetan: 16:30 - 19:00 (urria-ekaina)
  • Udako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 09:00 – 13:30

Planoa:

GPS Koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700