Erabiltzaileen eskubideak

  • Publizitate Aktiboari dagozkion edukiak, gutxienez, legeek adierazten duten moduan eta eguneratuta jasotzea.
  • Informazioa modu argian, ulergarrian, irisgarrian eta gardenean jasotzea.
  • Udal gardentasunerako atarian zer beste eduki argitaratu beharko liratekeen modu proaktiboan adieraztea udalari.
  • Ezgaitasunen bat duten pertsonek informazioa eskuratu ahal izatea.
  • Teknologia berriak erabiltzeko aukerarik ez dutenentzat edo erabiltzen ez dakitenentzat bestelako baliabideak eskaintzea.
  • Informazioa berrerabili daitezkeen formatuetan eskaintzea, ahal den neurrian.
  • Datuen babeserako betetze-maila, udalaren aldetik, bermatuta izatea.
  • Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea bermatuta izatea.
  • Informazioa gardentasunerako legeek adierazten duten epe barruan jasotzea.
  • Eskatutako informazio publikoa norberak eskatzen duen moduan eta formatuan jasotzeko eskubidea bermatuta izatea.
  • Informazioa osorik edo zati bat ez ematearen arrazoiak edo/eta informazioa eskatu den moduan edo formatuan ez jasotzearen arrazoiak jakiteko eskubidea.
  • Hizkuntza ofizialak erabiltzeko eskubidea bermatzea (euskara eta gaztelania).
  • Informazio eskaerak herritarren esku jarritako eredu normalizatuan edota norberak nahi duen beste modu batean aurkeztea:
    • Aurrez aurre, PEGORAra, Herritarren zerbitzurako bulegora bertaratuta
    • Elektronikoki, udal webgunetik
    • Posta zerbitzuaren bitartez, informazio publikoaren eskaera behar bezala beteta
  • Informazio eskaeren prozeduren izapideak zertan edo zein egoeratan dauden jakiteko eskubidea.
  • Udalak biltzen dituen datuak, txostenak edo aurrekariak isilpean edukitzeko eskubidea, legez ezarritakoari lotuta.
  • Zerbitzuan dauden langileen eskutik adeitasun eta errespetuzko tratua jasotzeko eskubidea.
  • Beharrezkoak diren jarduketak ahalik eta kosturik txikienarekin egiteko eskubidea, betiere betebeharrak betetzea eragotzi gabe.
  • Alegazioak egiteko eskubidea eta organo eskudunek ebazpen-proposamenak idazteko orduan kontuan hartu beharreko agiriak aurkezteko eskubidea.
  • Administrazioarekiko auzien bidetik eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeari erreklamazioa aurkezteko eskubidea, udal informazio publikoa eskuratzeko eskubidea osorik edo zati batean urratu dela uste bada.
  • Zerbitzuaren funtzionamenduaren inguruan kexak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea.
  • Agiriak eskatzeko eskubidea.