2021-2023 Komunikazio eta Gardentasun Plana

"2021-2023 Komunikazio eta Gardentasun Plan" honen helburu nagusia da Eibarko Udalaren barneko eta kanpoko komunikazioa sustatzea eta hobetzea, bai eta udal-gardentasuna ere, 2021-2023 aldirako.

Era berean, plan honen bidez, jarraipena eman nahi zaie erakundeak 2016an eta 2017an, hurrenez hurren, landutako eta garatutako lehen komunikazio- eta gardentasun-estrategiei.

Proiektu berria 2019-2023 agintaldiko planaren barruan dago, eta zeharka eragiten die Eibarko Udaleko arlo, zerbitzu eta unitate guztiei. Barne-mailan, plan honetan proposatutako jardueren eremua Eibarko Udala bera izango da (udal-arloak, -zerbitzuak eta -unitateak, bai eta udal-talde politikoak eta sindikatuak ere), eta, kanpo-mailan, Eibarko herritarrak eta gizartea bera, oro har, bai eta tokiko komunikabideak ere, nagusiki.

Plan berria egin eta ezarri ondoren espero diren onurak hauek dira: udal-arloen eta/edo -zerbitzuen arteko koordinazioa bultzatzea; eta herritarrek eta komunikabideek Udalarekiko harremanari buruz duten pertzepzioa hobetzea.

>>> Kontsultatu 2021-2023 Komunikazio eta Gardentasun Plana.