Udal Gardentasunerako lantaldea

Eibarko Udaleko Gardentasun taldean daude:

  • Gobernua Zabalik Ordezkaritzako zinegotzi arduraduna eta, aldi berean, Ogasuneko zinegotzia
  • Alkatetzako Idazkaria
  • Antolaketa eta Pertsonal Saileko Zuzendaria
  • Komunikazioko eta Gardentasunerako teknikaria

Beren funtzioen artean daude:

  • Udalaren eremuan gardentasuna sustatzea.
  • Udal Gardentasunaren Atariari komunikazio handiagoko eta herritarrengana bideratutako ikuspegia ematea.
  • Prozesu honetan sartzea udal antolakuntza osoa, baita mendeko erakundeak ere.
  • Informazio Publikoan Sartzeko Eskubidea beteko dela bermatzea.

Harremanetarako: komunikazioa@eibar.eus