Konpromisoak

Kalitatea sustatzeko konpromisoak

Asebetetzea ziurtatzea Gardentasunerako Atarian eskainitako publizitate aktiboaren edukiekin

  • Konpromisoa: 10etik, 6ko puntuazioa lortzea, gutxienez.
  • Adierazlea: Gardentasunerako Atarian argitaratzen dugun informazioaren kalitatea baloratzeko erantzunen batezbestekoa, “Asebetetze maila” neurtzeko inkestaren datuak oinarri hartuta.

Informazio publikoaren eskaerei erantzuna ematea hilabete bateko epean

  • Konpromisoa(k):
    • % 90ri baino gehiago
    • Informazioa argitaratuta badago edo beste erakunde batera bideratu behar bada, 20 eguneko epean erantzutea.
  • Adierazlea: Hilabeteko epean erantzun diren informazio eskaeren portzentajea.

Errekerimendua ahalik eta azkarren egitea eskatutako informazioa zehazteko

  • Konpromisoa: 5 lanegun baino gutxiago.
  • Adierazleak: 
    • Eskatzaileari aldaketak egiteko eskatu zaizkion informazio eskaeren portzentajea edo informazioa zehaztea Udalak egoki erantzun ahal izateko.
    • Informazio eskaera jaso denetik batez besteko epea.

Udal sail, zerbitzu eta unitateen beharrei, eskakizunei… erantzutea eta legeetan egon daitezkeen aldaketen berri ematea eraginkortasunez, eskaintzen diren edukiak hobetzeko

  • Konpromisoak: 
    • Urtean behin, gutxienez, gardentasuneko alorrean egindako lanaren berri ematea ZT Zuzendaritza Topagunean.
    • Lege aldaketak badaude, beharrezkoak diren azalpenak ematea, hilabete lehenago, udal sail, zerbitzu eta unitateetan.
  • Adierazleak: 
    • Udal sail, zerbitzu eta unitateei erantzundako beharren, eskaeren… portzentajea.
    • Argitutako zalantza guztien portzentajea.

Gardentasunarekin erlazionatutako prozedurak, inprimakiak… eguneratuta mantentzea eta beharrezkoak diren aldaketak egitea

  • Konpromisoa(k): 
    • Bi urtetik behin aztertzea.
    • Lege aldaketak badaude, udal sail, zerbitzu eta unitateetan hilabete lehenago jakinaraztea.
  • Adierazlea: Sortutako eta eguneratutako inprimakien, prozeduren…zenbakia edo portzentajea.

Informazio publikoaren eskaerei ematen zaien erantzunen kalitatea bermatzea edo/eta ziurtatzea

  • Konpromisoa: 10etik, 6 gutxienez lortzea.
  • Adierazlea: Informazio publikoaren eskaerak egiten dituzten pertsonen asebetetze mailaren inguruko puntuazioa edo batezbestekoa (0etik 10era).

Gardentasunerako urteko memoria egitean, gardentasun aktiboari eta pasiboari buruzko informazio kuantitatibo eta kualitatiboa ematea.

  • Konpromisoa: Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan argitaratzea memoria.
  • Adierazlea: Argitaratutako memoria kopurua eta maiztasuna.

Agintaldi Plan berri bakoitzean Gardentasuna bultzatzeko jarduerak, planak edo programak garatzea

  • Konpromisoa: jarduera, plan edo programa bat, gutxienez, garatzea. Oharra: arlo politikoaren konpromisoa ere izan beharko da.
  • Adierazlea: Gardentasunari buruz egindako planen, programen… kopurua.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu zerbitzu karta honetan ezarritako adierazleen arabera. Datuak hiru urtez behin jaso, aztertu, eta ondorioak aterako ditugu. Ondorioen berri emango da Gardentasunerako urteko memoriaren eta udal web orriaren bitartez.

Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak

Gardentasun Zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.