Erabiltzaileen betebeharrak

  • Informazio publikoaren eskaera bat egin baino lehen, nahi edo behar den informazioa Gardentasunerako Atarian edo/eta udal web orrian argitaratuta dagoen ikustea.
  • Informazio eskaerak, ezarritako kanaletako bat erabiliz egitea.
  • Informazio publikoaren eskaerak behar bezala eta modu argian betetzen saiatzea, nahiz eta eskaerak arrazoitzea derrigorrezkoa ez izan.
  • Gai ezberdinei buruzko informazio publikoa eskuratu nahi izanez gero, gai bakoitzeko eskabide bat egitea.
  • Eskatutako informazio publikoa udalaren eskumenekoa dela ikustea; izan ere, beste administrazio bati badagokio, udalak berak ezin izango du eman erantzuna.
  • Orokorrean, IFZ, NAN edo AIZ erakustea izapidea hasteko
  • Bidalitako dokumentazioan antzemandako akatsak ahalik eta arinen jakinaraztea.
  • Datuen aldaketak jakinaraztea.
  • Dokumentazioa ezarritako epe barruan aurkeztea.
  • Espedienteak tramitatzeko beharrezko dokumentazioa erraztea.
  • Zerbitzuak ematen dituzten langileak adeitasun eta errespetuz tratatzea.
  • Zerbitzuaren hobekuntzan parte hartzea, kexak eta iradokizunak aurkeztuz.