Aurrekontu parte-hartzailea 2018
Aurrekontu parte-hartzailea 2018 izeneko atal honek herritarren parte-hartze prozesua garatzea du helburutzat.
Zer da aurrekontu parte-hartzailea?
Aurrekontu parte-hartzailearen bidez eibartarrok erabaki dezakegu zer inbertsio egin behar diren gure herriko auzoetan. Horretarako, Udaleko Osoko Bilkurak ezarriko du zenbatekoa.
2018 urterako, 800.000 euroko diru kopurua izango dugu gure esku.
Zenbateko hori modu zuzen eta bidezkoan banatuko da udalerria osatzen duten 8 herriguneetan:
Herriguneak:
- Beheko aldea.
- Erdi-beheko aldea.
- Erdigunea.
- Legarre.
- Ipurua.
- Urki.
- Amaña.
- Baserri-auzoak.
Herrigune bakoitzari dagokion kale/baserri-auzoak zeintzuk diren jakiteko SAKATU HEMEN.
Zenbateko hori 8 herriguneetan banatzeko, irizpide hauek hartu dira aintzat:
- 50.000 euro finko gune bakoitzeko.
- Gainerako 400.000 euroak, herrigune bakoitzeko biztanleen arabera banatuko dira.
Irizpide horiek aplikatu ondoren, hauexek dira auzo edo herrigune bakoitzaren zenbatekoak:
- Beheko aldea: 119.571 euro
- Erdi-beheko aldea:106.695 euro
- Erdigunea: 134.114 euro
- Legarre: 76.071 euro
- Ipurua: 102.055 euro
- Urki: 103.461 euro
- Amaña: 100.822 euro
- Baserri-auzoak: 55.524 euro