Aurrekontu parte-hartzailea: printzipioak

  • Izaera irekia eta unibertsala izatea. Eibarko Erroldan dagoen 16 urtetik gorako edonork parte har dezake prozesuan. Parte-hartzaileek beren izenean hartuko dute parte, inoiz ere ez beste inorenean.
  • Parte-hartze inklusiboa bultzatzea. Biztanleria talde guztiek parte-hartzea da helbrua.
  • Elkarrizketa lehenestea. Iritzi eta ikuspegi desberdinak izatea onartu eta errespetatuko da, adostasuna elkarrizketaren bidez eraikiz eta desberdinak diren iritziak onartuz eta errespetatuz.
  • Elkartasuna eraikitzea. Gainerako pertsonen arazoak norberarenak balira bezala onartzeko jarrerak bultzatuko dira, herritar guztien intereserako proiektu bateratu bat eraikiz.
  • Gardentasuna bermatzea. Prozesu osoan zehar, gardentasuna bermatzeko beharrezkoak diren komunikazio- eta informazio-bideak ezarriko dira, bai hasieran, bai hartutako erabakiak martxan jartzean.
  • Eraginkortasuna eta efizientzia sendotzea. Aurrekontuetako baliabideen optimizazioa bilatuko da, balio erantsi gisa; hortaz, lehentasunezkotzat jotako asmoen inguruko balorazio teknikoa, juridikoa eta finantzarioa egingo da, asmo horiek bideragarritasunik duten ala ez ikusteko.
  • Erantzukizun partekatua sustatzea. Guztion ardura diren gaiak ezin dira izan  Udalari bakarrik dagozkion erantzukizunak. Parte-hartze prozesuaren bidez, partekatutako erantzukizun-espazioak handitzea lortu nahi da, baina horrek ez du esan nahi Udalak alde batera lagatzen dituenik berari dagokizon erantzukizunak.
  • Prozesu osoaren zabalkunde gardena erakustea. Prozesua herri osoan zabalduko da, eta  edukietan gardentasun erabatekoa izango du; hartara, behar diren bitartekoak erabiliko dira aurrez aurreko zabalkundea nahiz udal webgunearen bitartez egingo dena taxutzeko.