II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan

Coliseoan 09:00etatik 13:45era egin zen ekitaldiak administrazio publikoek komunikazio eta gardentasun alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea izan zuen xede, eta soluzioak proposatzea era guztietako erakunde publikoetarako.

Guztira, 6 hitzaldi eta mahai-inguru bat izan ziren goizez (09:00-13:45), aditu ezberdinen eskutik.

Bertan parte hartu nahi zutenek izena eman behar izan zuten www.eibar.eus udal webgunean eskuragarri egon zen formulario bat beteta, urriaren 26tik azaroaren 16ra.

Jardunaldia streaming bidez ere ikusi ahal izan zen Udalaren YouTube kanalean. Halaber, sare sozialetan jardunaldiaren zabalkundea egiteko #EibarKomunika traola erabili zen beste urte batez.

Hartzaileak

Aurtengo jardunaldian, besteak beste, honako gai hauek landu dira: komunikazio digitala, krisi-egoeren komunikazioa, marka-irudia, webguneen irisgarritasuna, analitika digitala, gobernu ona, gardentasun aktibo eta pasiboa, eta salaketa-kanalak. Ekitaldia sektore publikoko komunikazio-arloko profesionalei eta, oro har, administrazio publikoko langileei egon da zuzendua, bai eta komunikazio instituzionalean eta marketinean aditu direnei, komunikazio, kazetaritza edo antzeko graduko ikasleei, edo gaian interesa duten komunikabideei ere.

6 hitzaldi eta mahai-inguru bat egingo dira, alorrean adituak direnen eskutik

Jardunaldiaren egitaraua sei hitzaldik osatu zuten eta hizlariak komunikazio korporatibo eta instituzionalean, marketin digitalean eta gobernu onean diharduten profesionalak izan ziren. Amaieran mahai-inguru bat egin zen hitzaldi bakoitzaren ideia nagusiei buruzko azterketa eta hausnarketa egiteko; jardunaldia 09:15ean hasi eta 13:45ean amaituko zen.

Ekitaldiaren inaugurazio ofiziala 9:00etan izan zen, Jon Iraola Eibarko alkatea, eta Ana Telleria Gobernu Irekiko Ordezkaritzako arduraduna buru izan zirela. Ondoren, Óscar Cortés Abad Madrilgo Udaleko komunikazio digitaleko koordinatzaile eta Juan Carlos Erregea Unibertsitateko irakasleak lehen hitzaldia eman zuen, Pandemia osteko komunikazioa: krisi-egoeren plangintza eta kudeaketa izenarekin. Hitzaldia gaztelaniaz izan zen eta 9:15ean hasi zen.

Ordu erdi geroago, 09:45ean, AZK komunikazio-agentziako Malen Illarramendi Beitiak eta Jone Amonarriz Zubeldiak, bezeroen kudeaketan eta marka-irudian adituek, bigarren hitzaldia eman zuten, euskaraz, “Marka-irudiaren sorrera, eguneraketa eta kokapena administrazio publikoetan” izenarekin.

Arantxa Hernández Lópezek, web-orrien irisgarritasunean adituak, “Web-orri eta aplikazio instituzionalen sorrera: irisgarritasuna herritar guztientzat izeneko hitzaldian soluzioak eman zituen webgune irisgarriagoak eta ulergarriagoak egiteko.  

Hitzaldia gaztelaniaz izan zen eta 10:15ean hasi zen.

Kafea hartzeko eten labur baten ondoren, 11:15ean, Iñaki Gorostiza Esquerdeiro LIN3S-ko Data Analytics-eko bazkide eta zuzendariak hitzaldia eman zuen gaztelaniaz honako izenburuarekin: “Neurtzea, aztertzea eta erabakiak hartzea online sektore publikoko datuetan oinarrituta”.

Komunikazio instituzionalari eta marketin digitalari buruzko hitzaldien lehen blokearen ondoren, gardentasunaren eta gobernu onaren alorrari ekin zitzaion, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako profesionalen eskutik.

Foru Aldunditik, Goizeder Manotas Rueda Gobernantza Departamentuko aholkularia eta Haritz Ugarte Aizpuru Berrikuntza eta Eraldaketa Zerbitzuko burua etorri ziren, gobernu onarekin eta salaketen kanalekin lotutako gaietan duten ikuspegia eta esperientzia ezagutaraztera. Salaketa-kanalek 2/2023 Legean dute oinarria (otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babestea arautzen duena). Hitzaldia euskaraz eman zuten eta izena hauxe izan zen: Gobernu ona, zuzentasun-sistema eta salaketen kanala Gipuzkoako Foru Aldundian”  eta 11: 45ean hasiko da.

Seigarren eta azken hitzaldia Koldobike Uriarte Ruiz de Eguino Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Publikoko Proiektuen arduradun eta Informazio Publikoaren Sarbiderako Euskal Batzordeko kideak eman zuen gaztelaniaz, 12:15ean, izenburu hau izan zuen solasaldi batekin: “Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: eskaerak izapidetzetik kudeaketarako talde kualifikatuak finkatzeraino. Erronka nagusiak”.

Azkenik, programa amaitzeko, mahai-inguru bat egin zen, non jardunaldiko hizlari guztiek hausnarketa bat egin zuten jardunaldian jasotako ideien eta gaien inguruan, eta etorkizuneko erronken inguruan. Mahai-ingurua eta jardunaldia Oihane Mateos kazetari eta aurkezleak gidatu zuen.

Informazio gehiago