Eibarko Udala

Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan

Coliseoan 08:45etik 18:00etara izan zen ekitaldiak administrazio publikoek komunikazio eta gardentasun alorrean duten eginkizuna ezagutaraztea izan zuen xede, eta soluzioak proposatzea era guztietako erakunde publikoetarako.

Guztira, 7 hitzaldi izan ziren goizez (9:30-13:30), eta 2 mahai-inguru arratsaldez (16:00-17:30), adituen eskutik.

Bertan parte hartu nahi zutenek izena eman behar izan zuten www.eibar.eus udal webgunean eskuragarri egon zen formulario bat beteta, azaroaren 1etik 21era.

Jardunaldia streaming bidez ere ikusi ahal izan zen Udalaren YouTube kanalean. Halaber, sare sozialetan jardunaldiaren zabalkundea egiteko #EibarKomunika traola erabili zen.

Hartzaileak

Jardunaldia sektore publikoko komunikazio-profesionalei eta administrazio publikoetako langileei zuzenduta egon zen oro har, bai eta komunikazio instituzionaleko adituei eta irakasleei, komunikazio edo kazetaritzako graduetako ikasleei eta baita gaian interesa duten komunikabideei ere; eta jorratuko ziren gaiak hauexek izan ziren: barne- eta kanpo-komunikazioa, komunikazio politikoa eta instituzionala, sare sozialak, datu irekiak, administrazio-hizkera argia eta udal gardentasuna. 

7 hitzaldi, aditu ezberdinen eskutik

7 hitzaldi izan ziren guztira komunikazio korporatibo eta instituzionaleko profesionalek eman zituztenak, 09:30etik 13:30era, eta bi mahai-inguru, arratsaldez izan zirenak, 16:00etatik 17:30era.

Ebentuaren inaugurazio ofizialaren ostean, 09:15ean, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Ana Telleria Gobernu Irekiaren Ordezkaritzako arduradunak egin zutena, lehen hitzaldia Cristina Juesas Escudero andreak eman zuen, komunikazio korporatiboan eta zientifikoan, oratorian eta ebentuetan aditua dena, eta honako izenburua izan zuen:“Cómo acercar las instituciones a la ciudadanía y viceversa: cuestión de confianza”. Hitzaldia gaztelaniaz izan zen 09:30ean.

Ordu erdi geroago, 10:00etan, Nagore García Sanz komunikazio eta estrategia digitaleko kontsultorearen txanda izan zen, zeinak euskaraz emango baitzuen hitzaldia honako izenburuarekin: “10 gako erakunde publikoetan barne-komunikazioa hobetzeko”.

Bestalde, Nagore de los Ríos García, Errioxako Gobernuko Komunikazio Instituzionaleko zuzendariak bere ikuspegia azaldu zuen administrazio publikoek komunikazioaren arloan duten eginkizunari buruz, honako izenburua izan zuen hitzaldian: "Comunicación externa: claves para la elaboración y desarrollo de una estrategia eficaz”. Hitzaldia gaztelaniaz izan zen eta 10:30ean hasi zen.

Atseden labur baten ostean, 11:30ean, Xabier Amatria Cuesta jaunak IVAPeko Administrazio Hizkeraren Ataleko arduradunak parte hartu zuen honako gaiarekin: “Administrazio-hizkera argia: kontzeptua eta zenbait esperientzia”.

Bosgarren hitzaldia gaztelaniaz eman zuen Amalia López Acera andreak, administrazio publikoetako komunikazio digitalean aditua den kazetari eta funtzionarioak, 12:00etatik aurrera. Balioan jarri zuen marketin digitalak esparru instituzionalean, eta, bereziki, sare sozialetan duen garrantzia, honako hitzaldiarekin: “El uso de las redes sociales en las administraciones públicas: claves para gestionarlas con profesionalidad y eficacia”.

Hurrengo hitzaldia gaztelaniaz izan zen eta Rafael Camacho Muñoz jaunak, NovaGob Fundazioaren ikertzaile seniorra eta Canal RED FEMP por la Transparencia y Participación entitatearen arduradunak eman zuen honako tituluarekin: “Retos de las administraciones públicas para comunicar de manera más transparente” .

Goizeko egitarauri amaiera emateko ALDAKETAn aditua den Alberto Ortíz de Zárate Tercero jaunak eman zuen 13:00etan, honako izenburuarekin: “Datos abiertos en el sector público: evolución y líneas de futuro”.

Bi mahai-inguru, arratsaldez

Jarraian, eta bazkaltzeko atsedenaren ondoren, bi mahai-inguru egin ziren administrazio publikoetako komunikazio instituzional eta politikoari eta gardentasunari buruz. Lehena 16:00etan izan zen honako goiburuarekin: Comunicación institucional vs Comunicación política” eta bertan parte hartu zuten Ana Telleria Udaleko Gobernu Irekiaren Ordezkaritzako arduradunak eta komunikazio instituzionalean adituak diren Nagore de los Ríos Garcíak eta Amalia López Acerak.

Bigarren mahai-ingurua ikuspegi praktikoagoa izan zuen, eta arrakasta izan duten edo jardunbide onen eredu izan diren kasu batzuk aztertu ziren, Irungo eta Getxoko udaletako arduradun teknikoekin. Halaber, bertan izan zen Ana Gloria Gómez Ruiz, administrazio publikoen gardentasun-maila neurtu eta ebaluatzeaz arduratzen den Dyntra plataformako ebaluazio-zuzendaria, bere ikuspegia emateko gardentasunaren eta gobernu onaren arloan toki-erakundeek azken urteotan egindako lanari buruz Era berean, Gomezek bere interbentzioan azalpenak eman zituen Dyntran egiten dituzten azterketetan erabilitako ebaluazio-sistema edo metodoaren inguruan.

Mahai-inguruak amaitu ondoren —arloan adituak diren udal teknikariek moderatu zituzten—, ondorioen faseari ekin zitzaion 17:30ean.

Informazio gehiago