Eibarko Udala

Aldez aurretiko hitzordua Internet bidez, Pegorara joateko

Eskatu aldez aurretiko hitzordua Internet bidez, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan, izapideak egiteko.

2021eko azaroaren 2tik aurrera ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua izatea Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegora joateko.

Hala ere, hitzordua eskatu dezakezu www.eibar.eus webgune atal honen bitartez edo telefonoz, 943708400 / 010 telefonora deituz, itxaronaldiak saihesteko.
Kontuan izan Pegorara joaten zarenean tiket bat lortu beharko duzula sarreran dagoen tike-makinan, zita izan edo ez. Horretarako:

  • Aukeratu hizkuntza pantailan
  • Erantzun galdera honi: baduzu aurretiko hitzordurik?
    • Baiezkoa bada (BAI), hitzordua lortzeko erabili duzun NAN, AIZ edo pasaportearen zenbakia sartzeko eskatuko dizu, eta tiketa bat emango dizu.
    • Ezezkoa bada (EZ), tiket bat emango dizu.
  • Itxoin zure tiket-zenbakia pantailan agertu arte, arreta emango dizugun mahaia adieraziz