Eibarrera etortzeko bideak
Eibar, euskal hiriburuekin eta inguruan dituen herri eta eskualde guztiekin oso ondo komunikatuta dagoen hiria da.
Errepidez
Lurraldeko eta tokiko errepide-sare batek batzen du Eibar beste herriekin.
- 634 errepide nazionalak zeharkatzen du hiria eta Donostiarekin eta Bilborekin lotzen.
- Hor dugu baita A-8 autobidea, herriaren mutur bietan irteera duena. Bata, Azitain auzoan, bestea, Ermua eta Eibarren artean.
- Eibarren, A-8 autobidea, Gasteizera doan A-1 autobidearekin lotzen da.
Trenez
Euskotren sareko trenbideak Donostia eta Bilbo hiriburuekin elkartzen du Eibar.
Ermua eta Eibar bitartean tren horrek trenbide metropolitanoaren lana egiten du; trenbide-zati horretan trenak 12-15 minutura egoten dira.
Donostiatik eta Bilbotik, RENFE-rekin lotzeko aukera dago Espainia eta Europa aldera joateko.
Autobusez
Eskualde honetan EUSKOTREN, PESA eta TURITRANS-ALSA dira lanean ibiltzen diren autobus enpresak.
- Euskotren: Hiriarteko ibilbideak (Soraluze, Mallabia, Mendaro, Deba, Ondarroa, Mutriku, Azkoitia, Azpeitia...).
- Pesa: Euskal hiriburuak (Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostia). Eskoriatzaraino ere joaten da.
- Turytrans-Alsa: Irundik Vigora, atzerrira...
Aireportuak
Eibarrek ez du aireporturik baina Bilbo, Donostia eta Gasteizeko aireportuak hemendik ordu betera daude.
- Bilboko aireportua (Loiu): 45 minutura.
- Donostiako aireportua (Hondarribia): ordu 1era.
- Gasteizeko aireportua (Foronda): ordu bete eta 15 minutura.
Portuak
Eibarrek ez du porturik. Gertuen dagoena Bilbokoa da, Ingalaterran, Portsmouthetik ateratzen den ferryan iristen dira bidaiariak Bilbora.