Hirigintza-plangintza
Udalaren hirigintza-plangintzak lurzoruaren erabilerak definitzen ditu, lurzoruaren eraldaketa urbanizazioaren eta eraikuntzaren bidez, eraikinak birgaitzearen bidez eta elementu naturalak babestearen bitartez, hori guztia udalerriaren eremuan.
Atal honetan kontsulta daitezke onartutako eta indarrean dagoen plangintza, onartzeko izapideetan dagoen plangintza eta Plangintzako Aholku Batzordeari buruzko informazioa, planak onartzeko prozeduran herritarrek parte hartzeko organoa baita.