Eibarko Udala

Aginte-organoak

Honako hauek dira Eibarko Udaleko gobernu-organoak: udalbatza, gobernu batzordea, talde politikoak, batzorde-aholkulariak eta lan-batzordeak, patronatu eta fundazioak eta ordezkaritzak.

Udalerrien gobernua eta administrazioa udalei dagokie, zeinak alkateak eta zinegotziek osatzen duten.

Udalak, batetik, nahitaezkoak diren organoetan antolatzen dira. Legeak ezartzen duenez, organo horiek beti egon behar dute, hala nola Alkatea, Alkateordeak eta Zinegotzi Ordezkariak, Udalbatza, Tokiko Gobernu-Batzarra (udalerriak 5.000 biztanle baino gehiago baditu), eta Kontuen Batzorde Berezia.

Eta, bestetik, organo fakultatiboetan, hau da, udal bakoitzak bere burua antolatzeko duen ahalmena erabiliz ezar ditzakeenetan; Eibarko kasuan, gaur egun dauden 16 batzorde aholkulariak eta 4 lan-batzorde. Gobernu-organoak deitzen zaie, hartzen dituzten erabakiak gobernu-jardueratzat hartzen direlako.

Aginte-organoak