Eibarko Udala

Eibar

Hiriaren aurkezpen atala da hau. Bertan, herriari buruzko datuak eta ezaugarri garrantzitsuenak aurkituko dituzu: nola etorri, herriko datu estatistikoak (demografia, datu soziolinguistikoak...), industria eta merkataritza.

Era berean, informazio anitz zure eskura: Eibarko kale-izendegia eta kale-zerrenda; larrialdietako telefonoak eta interes handiko beste telefono batzuk; edota joan-etorrietarako garraiobideak.                      

Eibar airetik.

Eibar bisitatzeko gogoa baduzu "Turismoa" atala da begiratzea komeni zaizuna; Eibarko historiari buruzko informazioa; leku interesgarrienak; monumentuak; herriko jai eta ospakizun nagusiak edota udalerrian bertan dauden ibilbide nagusiei buruzko azalpenak aurkituko dituzu.

Eta, horrez gain, Eibarrren egiten diren beste hainbat jarduera ezagutu nahi badituzu, Portalea Kultura Etxea duzu tokirik aproposena. Bertaratuz gero, murgil zaitezke Marrazketan, Zeramikan, Dantzan, Musikan, Kzgunean, Liburutegian, Erakusketa Aretoan, Museoan edota Euskaltegian.