Portalea
Eraikinak zortzi mila metro koadro ditu eta hementxe dituzu herriko kultura-, gizarte- eta euskara-zerbitzuak.
Industria-arkitektura arrazionalistaren aldikoa da eraikina, eta garai batean AYA (Aguirre y Aranzabal) arma fabrika egon zen bertan. Lekua moldatzeko eta azpiegitura soziokulturala jartzeko proiektua José Manuel Muñagorri, Javier Marquet eta Luis M. Zulaica arkitektoek egin zuten.
Kultura: Juan San Martin liburutegia, erakustaretoa, areto nagusia, bilera gelak, dantza aretoa, tailerrak (sukaldaritza, argazkilaritza, grabatua, eskulangintzakoak), marrazketa eskola, zeramika eskola, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola eta Armagintzaren Museoa.
Euskara: Udal Euskaltegia.
Gizartekintza (gizarte zerbitzuak).
Ordutegia
- Astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:30era.
- Zapatuan, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.
- Domekan eta jaiegunetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Udako ordutegia:
- Ekainean (2021eko ekainaren 19tik aurrera) eta uztailean, astelehenetik barikura, 09:00etatik 20:30era.
- Abuztuan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:30era.
- Irailean (2021eko irailaren 24ra arte), 09:00etatik 20:30era.
- Arduradun politikoa Andoni Zabala Atristain
- Arduradun teknikoa Jose Luis Gonzalez
- Helbidea Bista Eder, 10
- Telefonoa 943 708439
- Helbide elektronikoa kultura@eibar.eus
- Lokalak alokatzea pegora@eibar.eus / 943 708400 - 010