Erakusketa Aretoa

1996ko irailean zabaldu genuen. 667 metro koadro ditu, eta hormetan 154 metro lineal erakusketetarako. Aretoa hiru zatitan bana daiteke, eta bertan hiru erakusketa egin daitezke aldi berean.

Urtean, artista plastikoen, herriko taldeen eta erakusketa didaktikoen artean, hamabost erakusketa antolatzen ditugu.

Besteak beste, honako hauen lanak izan dira ikusgai erakustaretoan: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, José Luis Zumeta, Fernando Beorlegi, Iñaki Larrañaga, Dora Salazar, José Antonio Azpilikueta, Ana Riaño, Txaro Arrazola, Bárbara Stammell eta Juan Luis Baroja.

Ordutegia

Erakusketa gelako ordutegia honako hauxe duzu:

  • Asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era.