Eibarko Udala

Udal eskolak

Bertan, Marrazketako eta Pinturako Udal Eskola, Zeramika Eskola, Udal Euskaltegia eta Juan Bautista Guisasola Musika Eskola aurkituko dituzu.

Marrazketako eta Pinturako Udal Eskola duzu Portaleko hirugarren solairuan. 175 metrokoadro ditu. 1875ean sortu zen eskola hori, eta orain 130 lagun daude matrikulatuta.

Zeramika Eskola ere Portaleko hirugarren solairuan duzu. 190 metrokoadro ditu, eta behar den azpiegitura guztiaz hornituta dago (tornuak, labeak…). 1985ean sortu zen eskola hori.

Juan Bautista Gisasola Musika Eskola Portaleko laugarren solairuan duzu. 2007ko irailaren 18az geroztik eskolaren egoitza Portalean dago. Ikasgelek Eibarko musikari edo musika taldeen izenak dauzkate: Jose Ramon Orozko, Sostoatarrak, Juan Etxaniz, Sarasuatarrak (Antonio y Ramón), Zuluagatarrak (Agustín y Jacinto), Felix Aranzabal, Don Poli, La Marcial banda, Juan Larrinaga, Leon Laspiur y Orfeón Eibarres.

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan musika ikasketak eskaintzen dira, 4 urtetik hasita adin mugarik gabe.

Dantza Eskola (lehen Neledantza) 1992. urtean sortu zen eta 2023. urtean Udal Eskola izatera igaro zen.  Ipuruako kiroldegiko gela batean hasi zen eta, gaur egun, 5 aretotan ematen dira eskolak. Haietako 3 Ipuruako kiroldegian eta beste 2 Orbeako kiroldegian. 

Udal Euskaltegia Portaleko bigarren solairuan duzu. 1985ean zabaldu zituen bere ateak. Harrezkero, bere egiteko nagusia, euskararen normalizazioa gauzatu dadin, herritarrak euskalduntzea eta alfabetatzea izan da eta da, Hezkuntza sistemaren osagarri jokatuz, 16 urtetik gorakoei eskainia baita.