Dantza Eskola

Dantza Eskola (lehen Neledantza) 1992. urtean sortu zen eta 2023. urtean Udal Eskola izatera igaro zen. Ipuruako kiroldegiko gela batean hasi zen eta, gaur egun, 5 aretotan ematen dira eskolak. Haietako 3 Ipuruako kiroldegian eta beste 2 Orbeako kiroldegian. Egun osoan zehar ematen dira klaseak: Dantza Garaikidea, Psikomotrizitatea, Aerobic, Zumba, Pilates, Dantza Modernoa, Hiphop, Break dance eta unean-unean klase magistralak, nazioarte mailan  ospea lortu duten ikasle ohiekin.

Horrek mugimenduarekin lotutako sormenezko zentro bat bihurtzen du; gaur egun 425 ikasle inguru ditu.

Ikastaroak (praktikoa) 11 hilabeteko iraupena du eta ordutegia goizez zein arratsaldez da.

Hartzaileak

Batetik, txikienei, 4 urtetik aurrera, ikas dezaten mugimenduaren eta koreografia partekatuen bidez, mugimenduaren, psikomotrizitatearen eta sozializazioaren kontzientzia izaten.

Bestalde, eta adin-mugarik gabe, ematen ditugun jardueretan interesa duen edonori eta musikaren eta bere tekniken bidez gorputz-adierazpenaren arteekin bereziki sentsibilizatuta dauden pertsonei.

Helburuak

Alde batetik, Dantza Garaikidean hasten direnei oinarrizko ezagutza bat eskaintzea, etorkizuneko aukera profesional baterako prestatzeko, eta, bestetik, lekua egitea  Dantzarekin eta hari lotutako jarduerekin zerikusia duen guztia modu ludikoan ikasi nahi dutenei. Bai eta izaera terapeutikoarekin ere.

Gelaz kanpoko jarduerak:

  • Emanaldiak eskatzen diguten udal-ekitaldi guztietan.
  • Dantzaren Nazioarteko Eguna
  • San Juan Sua
  • Errege Magoen Kabalgata
  • Kurtso Amaierako Emanaldia
  • Emakumearen Nazioarteko Eguna
  • Dantza eskolako jarduerarekin lotutako ikastaroak egitea
  • Dantza Konpainien emanaldietan parte hartzea

                                      

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera, goizeko 10:00etatik 22:00etara, bai eta asteburu batzuetan ere.

  • Arduradun politikoa Jon Iraola Iriondo
  • Arduradun teknikoak Itxaso Elías Azpiri eta Ander Agirre Dorronsoro
  • Dantza Eskolako arduraduna Nerea Lodosa Larrañaga
  • Helbidea Santaines kalea
  • Telefonoa 615787657
  • Posta elektronikoa n.l.neledantza@gmail.com