Zerbitzuen karta

HAURRERIA eta GAZTERIA ZERBITZUA Eibarko Udalaren zerbitzu bat da eta Eibarko haur, nerabe eta gazteei beren haurtzaroaz edo gaztaroaz gozatzeko eta aro horiek garatzeko bidea eskaintzea du helburu.

Zerbitzu-karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko gure gain hartzen ditugun konpromisoak azaldu nahi dizkiegu hiritarrei. Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Misioa:

Haurreria eta Gazteria zerbitzuaren misioa Eibarko haur, nerabe eta gazteek dituzten nahiak asetzea da, zerbitzu balioanitzak eta hurbilak eskainiz eta ekintzak multzo koherentean eta egituratuan eratuz.

Bisioa:

  1. Edozein herritarrek aukera izatea Gazteria zerbitzura heltzeko. Horretarako informazio kanpainak egingo dira.
  2. Ekipamenduak mantentzea, bertan zabalkundea, parte-hartzea, formazioa, sormena hedatuz.
  3. Haur, nerabe eta gazteek aisialdiaz gozatzea modu aktiboan, parte hartuz, sormena erabiliz, modu osasungarrian eta ongizate emozionalari lagunduz.
  4. Gizarteratze harremanak garatzea.
  5. Elkarbizitza eta errespetua bultzatzea, kultura arteko eta ingurumenarekiko errespetuari arreta berezia jarriz.
  6. Haur eta nerabeek aukeratutako zaletasunak sustatzea, sormena lantzea eta ekimenak bultzatzea.
  7. Haur, nerabe eta gazteentzako erreferentea izatea.
  8. Haur, nerabe eta gazteen ohitura eta beharretara egokitutako zerbitzua eskaintzea.

Balioak:

  • Izaera integratzailea: era guztietako erabiltzaileentzako zerbitzuak eta informazio euskarri anitzak eskaintzea, programazioa anitza izatea.
  • Berdintasuna: helburu, jarduera eta ekintzetan genero berdintasuna kontua izatea.
  • Izaera berritzailea: jardueretan, etengabe, aukera berriak bilatzea.
  • Parte-hartzea: haur, nerabe eta gazteen iritziak jasotzeko tresnak eskaintzea eta haien ekarpenak kontuan izatea.
  • Erantzukizuna: konpromisoei eta erronkei aurre egitea. Arduraz jokatzea.
  • Gardentasuna: helburuak eta jarduerak argi azaltzea. Informazioa eskuragarri egotea.

Arduradunak:

  • Arduradun politikoa: Patricia Arrizabalaga Larrañaga
  • Arduradun teknikoa: José Luis González Blanco
  • Zerbitzuaren arduraduna: Asier López de Viñaspre Blanco

Hainbat datu:

Telefonoa: 943 708 435 / 943 708 439

Faxa: 943 708 436

Helbidea: PORTALEA eraikina, 1. solairua

                  Bista Eder, 10 – 1.a  -  20600 EIBAR

Helbide elektronikoa: gazteria@eibar.eus

Web-orria: www.eibar.eus/eu/kultura/gazteria

Ordutegi arrunta (urritik ekainera)

  • astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara

Indianokua Gaztelekua

Helbidea: Muzategi 3, behea (20600 Eibar)

Jazinto Olabeko Ludoteka

Helbidea: Jazinto Olabe plaza 2, behea (20600 Eibar)

Kokapena:

GPS Koordenatuak:

Latitudea:  43,1846674884

Longitudea: -2,46999263763428