Baliabideak Interneten

Informaziorako eta ezagutzarako sarbidea izan behar du Liburutegiak eta balio erantsia eskaini behar die informazioa lortzeko ohiko kanalei. Horretako:

  • Erabiltzailea orientatu behar du, informazio egokia aukeratuz.

  • Informazio unibertsalerako sarbidea izan behar du, batez ere bertako informazioa zainduz.

Asmo honekin atal honetan agertzen diren guneak sortu ditugu, Interneten handik eta hemendik informazioa jasota egindakoak. Aukeratutako gaien inguruan zerbait topatzekotan, jarri gurekin harremanetan eta gehituko dugu zuk topatutako informazioa.