Juan Bautista Gisasola

Eibarko Musika Eskola

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren xedea eibartarrei musika-hezkuntza proiektu bat eskaintzea da, erakargarria pedagogia aldetik, eraginkorra musika aldetik eta ekonomikoki bideragarria. Musika-tresnen gure irakaskuntza proiektu honetan joera musikal guztiek dute lekua, eta adina ez da ikasteko eragozpen.

Lau urtetik aurrera matrikula zaitezke gure Musika Eskolan. Musika-hezkuntzak pertsona bezala hazten laguntzen gaitu, eta, arte-heziketa den aldetik, sentiberatasuna eta sormena garatzen laguntzen du. Horretarako profesional taldea daukagu buru belarri lanean, Eibarko gizarteari eta gure ikasleei egunean-egunean zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

 

  • Arduradun politikoa: Andoni Zabala Atristain
  • Arduradun teknikoa: José Luis González Blanco
  • Zuzendari pedagogikoa Iraide Ansorena González
  • Helbidea Bista Eder, 10 - Portalea eraikina, 4. pisua
  • Telefonoa 943702725
  • Helbide elektronikoa musikaeskola@musikaeskola.eibar.eus
Musika Eskola