Eibarko Udala

Liburutegia

Portalea Kultur Etxeko lehenengo solairua Liburutegiak erabiltzen du nagusiki 1996tik. Erabiltzaile asko zirela eta, 2007an handitu egin zen, eta orain 1.200 bat m2 hartzen ditu, honela zatiturik: harrera lekua, helduentzako gela, umeentzako gela, hemeroteka gunea, lantaldeendako gela eta biltegiak eta beharginendako bulegoak.

Liburutegia kudeatzen duen organoaren misioa berau herritarrentzat topaleku bilakatzea da, topaleku fisiko zein birtuala, liburutegien alorretan kalitatezko zerbitzuak eskaini ahal izateko: irakurketa eta etengabeko ikasketa sustatu, kulturaren hedapena bermatu, herriko fondoaren ikasketa eta ikerketa erraztu eta informazioaren teknologientzat sarbide egokia izan.