Batzartokiak, tailerrak eta ikastaro gela

Portalean, hirugarren solairuan, bilera-gelak eta tailerrak dituzu. Taldeek edo Udalak berak antolatuko tailerretarako erabiltzen dira; baita bestelako ikastaroak eta tailerrak antolatzeko ere.

Batetik, bi tailer espezializatu daude (sukaldaritzakoa eta argazkingintzakoa, azken hori ikasgela, laborategi, estudio eta guzti), eta erabilera anitzeko bi tailer (24 metro koadrokoa bata eta 44 metrokoa bestea; azken horretan, grabaturako torkulu bat duzu).

Bestetik, 36 metrokoadroko bi bilera-gela dituzu, hogei laguneko taldeentzat prestatuak.

Azkenik, 62 metrokoadroko ikasgela bat, berrogei lagunentzako modukoa.