Zerbitzuen karta

Zerbitzu-karta honen bidez, Eibarko Musika Eskolan, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko, gure gain hartzen ditugun konpromisoen berri eman nahi diegu herritarrei.  Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Misioa

Juan Bautista Gisasola Musika Eskolaren helburua da Eibarko bizilagunei pedagogikoki erakargarria eta musikalki eraginkorra den hezkuntza musikaleko proiektu bat eskaintzea, tresna guztien irakaskuntzan oinarritua, musika joera guztietara irekia, eta 4 urtetik aurrerakoa, adin mugarik gabe.

Horretarako, profesional talde oso bat dugu, Eibarko gizarteari, oro har, eta ikasleei, bereziki, egunetik egunera zerbitzu hobea ematen diharduena.

Bisioa

Musika Eskolak nahi duena da musika-hezkuntzak —arte-hezkuntza den aldetik— eragina izatea gure ikasleak pertsona gisa gara daitezen, eta oro har laguntzea bizitzarekiko dituzten balioak, sentsibilitatea eta jarrerak gara ditzaten.

Balioak

  • Musika komunikaziorako, aldaketarako eta berrikuntzarako tresna izan daitekeela sinesten dugu.  
  • Begirunea: lankideei, irakasleei, desberdintasunei.  
  • Diziplina: etengabeko praktika ikaskuntza-prozesuaren parte delako, arrakastara eramaten duelako eta bizitzarako ere balio duelako.
  • Talde-lana: gure lan-dinamiketan eta geletan sortzen direnetan.
  • Profesionaltasuna: hezkuntzarekin-eginkizunarekin eta musikarekin gaude konprometituak.
  • Izaera integratzailea: era guztietako pertsonentzako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
  • hezkuntzarekiko konpromisoa. aukera-berdintasunaren eta bizi osoan zehar ikastearen alde gaude.

Arduradunak:

  • Arduradun politikoa: Francisco Javier Lejardi Larrañaga
  • Arduradun teknikoa: José Luis González Blanco
  • Zuzendaritza: Iraide Ansorena 

Hainbat datu:    

  • Telefonoa:  943 702725
  • Helbidea: Portalea eraikina Bista Eder, 10 – 1., 4. solairua- 20600 EIBAR
  • Helbide elektronikoa: musikaeskola@musikaeskola.eibar.eus 
  • Web-orria:https://www.eibar.eus/eu/kultura/udal-eskolak/musika-eskola
  • Bulego-ordutegia
    • Astelehenetik osteguneta: 12:00 - 19:00
    • Ostiralak: 10:00 - 14:00 

Planoa: 

GPS koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700

Erlazionatutako atalak:

Zerbitzuak

Konpromisoak

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileen betebeharrak

Ikasleek parte hartzeko bideak

Araudia eta legeak