Erabiltzaileen betebeharrak

  • Ikasgaietako eta parte hartzen duten taldeetako eskoletara joatea.
  • Ikasteari behar den denbora eta dedikazioa eskaintzea. Ikastetxetik jasotako dedikazioaren araberako aprobetxamendua egiaztatuko dute.
  • Irakasleak emandako aginduak eta xedapenak betetzea.
  • Helbide-aldaketaren berri ematea.
  • Matrikulazio-tasen ordainketak garaiz egitea.
  • Instrumentuak lagatzeko eta itzultzeko beharrezkoak diren tramiteak eta prozedurak egitea.
  • Eskolako eraikinean eta materialetan egiten dituzten kalteak konpontzea eta ordeztea.