Ikasleek parte hartzeko bideak

Eibarko Musika Eskolako zerbitzuak hobetzen lagundu nahi dutenek 2 urtean behin egingo diren gogobetetze-inkestetan (ikasleak eta familiak) parte hartu ahal izango dute.

Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak ikastetxeko idazkaritzan aurkeztu ahal izango dira, iradokizunen postontzian utzita, PEGORAn aurkeztuta edo helbide elektroniko honetara bidalita: jbgmusikaeskola@gmail.com. Erantzunak iradokizuna planteatu den modu berean emango dira 15 eguneko epean.